kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Txoriak dira bederatzi / Tere Irastortza / Pamiela, 2017

Neurri gizatiarra Jose Luis Padron / Bilbao, 2018-06

Tere Irastortzak ekarri digun liburuak pittin bat denetik dauka: aforismoak, kontaketa laburrak, pentsamendu solteak, poesia, itzulpenak… Puskak dira funtsean, idazketa fragmentarioaren emaitza. Koadernoetan zeuzkan pasarteak hartu eta bildu egin zituen, eta bildu orduko, normalean poema-bildumak egiteko orduan laburtzen aritzen den Irastortzarengan oso ohikoa ez den zerbait gertatu zaio liburu honekin, handitzen joan dela lehenengo pasartetatik hasita. Beraz, oso gauza berezia poeta zaldibiarraren ibilbidean.

Txoriak dira bederatzi (Pamiela, 2017) idazle baten ohar-liburuak bezalakoa izan daiteke, baina irakurle gisa egindako lana da ere, irakurri dituen gauza askotatik edota entzun dituen pasarteetatik sortu baita. Testu laburrak izanik, atalka antolatu du —batzuk monografikoagoak, besteak baino—, baina ez modu oso itxian ordenatuta, liburu osoak joanetorri bat duelako, batez ere irakurlearekin pentsatuta. Azkenean, gaiak ere ez dira hainbeste aldatzen liburuan. Orri bat irakurri eta utzi dezakezun liburua da, eta hurrengo batean hasi.

Poemak idatzi ditu urte askoan, hemen, ordea, beste genero bat izanik, etorriari utzi nahi izan dio, gauza batzuk esan beharrekoak balitu bezala, ez bakarrik iradoki.

Irastortzaren ustez euskaldunok izan gara edo ohitu gaituzte, geure kulturak ohitu gaitu, ez asko espresatzera gure barrua, eta orain, gure garaiko gizarte honetan, guztia esatera bultzatzen gaituzte, eta askotan ‘guzti’ hori ez da ezer, hutsaren hurrengoa. Gauza guztiak esateak ez du esan nahi egia esaten ari zarenik, eta honako esaldi borobil honekin laburbiltzen du liburuan: “Dena kontatzeak ez gaitu egitiago egiten, dena ez da’ta edozer gauza”.

Bizi gara oso korrika, hausnarketari apenas denborarik eskaintzen ez diogula, eta, hain zuzen, gure bizimoduagatik-edo, Irastortzarentzat idazten jartzea da pentsatzea, eta idazten ez jartzea da gauzak egin eta egin asegabe ibiltzea.

Iñaki Bastarrikak irudi ederrak egin dizkio, neurri gizatiarra dakarren Tere Irastortzaren esana apaintzeko. Hunkitzeko edo hausnartzeko beldurrik ez duen jendearengana iristeko. Zorionak badu liburu berri bat.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak