kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Neska bat leku inposiblean / Xabier Amuriza / Elkar, 2018

Errealismo magikoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-05-26

Xabier Amuriza batez ere bertsolaritzaren alorrean egin duen lanagatik da ezaguna, baina idatzizko literaturan ere lan interesgarriak eskaini ditu, bigarren alderdi honetan gure literatur sisteman pixka bat bide bazter geratu arren. Idatzizko literaturan utzi duen azken emaitza nobela bat da, “Neska bat leku inposiblean” izenburu duena. Argumentua idazleak berak bizi izandako egoera baten gainean oinarritzen da: Zamorako espetxean giltzapetuta daude apaiz batzuk politika kontuengatik, 1970 urte aldean; apaizek handik ihes egitea erabaki dute eta horretarako espetxeko hormaren azpitik igaro behar duen tunel bat zulatzeari ekin diote. Argumentua, beraz, errealismoaren parametroen barruan antolatzen da, edo behintzat horrela ematen du hasieran. Edonola ere, argumentu errealista hau berehala lerratzen da fantasiara, espetxean bafle baten barruan ezkutatuta emakume bat sartzen denean apaizei zulaketa lan horietan laguntzeko asmoz. Gertakari fantastikoa, ihesaldi ospetsu baten kontrapuntua dirudiena, hemen baflea kartzelan sartzeko erabiltzen da-eta. Emakumea (Nezu du izena nobelan) barruan dagoen bitartean moldatu beharko da funtzionarioek eta zaindariek hor dagoela jakin ez dezaten.

Idazlea saiatzen da ilusio errealista apurtu gabe aurrera eramaten argumentua, hor kontatzen dena posiblea izango balitz bezala, eta honek istorioa ia-ia esperpentoraino eramaten du. Intriga dago nobelan, eta intrigarekin batera garai hartako gertakariak ere gogoratzen dira, batzuetan zuzen, besteetan zeharka. Kontakizuna aurrera eramateko bi narratzaile txandakatzen dira testuan zehar, Nezu bera eta Simut izena ematen zaion apaiza. Narratzaile hauek eskaintzen dituzte beren ikuspuntuak, baina askotan idazlearen eskua ere nabarmen agertzen da kontakizunean, iritziak (ironiatsuak eta sarkastikoak, askotan) ematen baititu.

Bestalde, nobelaren idazkera iradokigarria da, bitxia batzuetan. Egia da argumentua errokanbolesko samarra dela, baina baita dibertigarria ere zenbaitetan.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak