kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ohe hutsetan / Izaskun Gracia Quintana / Balea Zuria, 2018

Errautsen artean Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-05-12

Literaturan askotan agertzen diren gaien artean nahiaren eta errealitatearen arteko kontrajarpena aurkitu ohi da. Kontrajarpen hau oinarrizkoa da, eta literatura gizakien barne-gatazken isla den neurrian, kontrajarpen horrek gizakien bizitza ere azal lezake. Izaskun Gracia Quintanaren eskutik heldu den “Ohe hutsetan” izenburuko poema liburu honetan ere gai hori agertzen zaigu ardatz moduan. Idazlan honetan argitaratu diren testuetan subjektu poetiko bat azaltzen zaigu, askotan “gu” pertsona gramatikalaren bidez adierazia. Subjektu hori zerbait eraiki nahian aurkitzen dugu, identitate bat, batzuetan pertsonala baina askotan kolektiboa. Eta identitate hau eraikitzeko ingurua du oztopo.

Poema hauetan irudi batzuk planteatzen zaizkio irakurleari ahalegin horren nondik-norakoa azaltzeko. Horietako bat, nabarmenenetakoa, errautsa da. Errautsa, askotan, lehenaldi mitiko bati loturik agertzen da, etorkizunerako bideak mitoan baitu abiapuntua. Behinola izan ginenaren errautsetatik identitatea eraikitzea, ordea, ezinezkoa da, errautsak, azken finean, hondamendiaren aztarnak baino ez baitira. Honelako ideiak islatzeko idazleak gehienetan poema nahiko laburrak hautatu ditu, non paradoxa eta kontraesana oinarrizko osagai moduan agertzen zaizkigun. Poema hauek, batez ere, poemarik laburrenen kasuan, flashak bezalakoak dira, momentu batean bizitza bera den kontraesan eta paradoxa hori argitzeko balio dutenak. Poemek, bestalde, abstraktuak izateko joera dute. Bertan agertzen diren irudiak zehaztugabeak dira, orokorrak. Eta subjektu poetikoak errautsetatik zerbait eraikitzea ezinezkoa delako kontzientzia hartzen duelarik, idazlanean islatzen den sentimendu nagusia etsipenezkoa da. Ahaleginak alferrikakoak izanik, ilusioak faltsuak dira, geure burua engainatzeko prestatu diren amarruak.

Subjektu poetikoa egia horretaz jakitun bihurtzen den puntuan sortzen da hemengo poesia, hausnarketa eta hustasun-sentimendua bere baitan biltzen dituena.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak