« Etorkizun zoriontsua | Kronikak eta kantuak »
Odolak su gabe diraki / Itxaro Borda / Maiatz, 2017
Debadio politiko antzuak? Amaia Alvarez Uria / Argia, 2018-04-29
Itxaro Bordak argitaratu duen lehen antzezlana da Odolak su gabe diraki eta “euskal gatazka” da jorratzen duen gaia, ausarki, amorruz, zuzen, gordin. Senideen arteko loturari egiten dio erreferentzia izenbururako aukeratutako esaera zaharrak; ezagunarekiko joerari eta aldatzeko zailtasunei; maite duzunarekiko pasioari.
Normalean jendeak argi hitz egiten du bere kideekin elkartzen denean kalean, tabernan edo plazan, eta horiek dira hain zuzen egileak aukeratu eta paperera ekarri dituen lekuak. Horretarako antzerkira jo du, bertsolaritzarekin batera ahozkotik, bat-batekotik, pertsonen arteko hurbiltasun eta elkarreraginetik gertuen dagoen genero literariora.
Deserosoa, desatsegina da tarteka irakurketa, gai tabu edo tentuz ibiltzekoa baita hau, garai berriak izan arren gatazkak bizirik dirauelako, baina ahoan bilorik gabe mintzo dira pertsonaiak orriotan. Besteak beste hurrengoa irakur dezakegu: “Sobera mintzo zara: euskaldun zintzoak kasu egiten du zer erraten duen… nola erraten duen… norekin erraten duen… nori erraten dion…”.
Bere aurreko lanetan egiten duena egiten du hemen ere: euskal nortasuna, euskalduntasuna, euskal nazioa gaurko markora ekarri eta berreraiki. Baina orain arte ez bezala, diskurtso hegemonikoa(goa)k elkarren aurrean ipintzen ditu (aurreko lanetan mugatik eta periferietatik begiratu diolako euskal izaerari eta oraingoan euskal komunitateko guneetako ahotsei eman die bozgorailua).
Antzerkiak horretarako aukera ederra eman dio, protagonistak elkarrekin hizketan ipintzekoa, elkarren alde eta elkarren kontra abertzale(ohi)ak, preso(ohi)ak, politikariak… Horrela, errelatoa edo kontakizuna deitzen diogun hori osatzeko egungo lanean bere alea ipini du.
Izan ere, gure historia hurbilaren parte izan garenoi gure bizipenen berri eman dezagun eskatzen digu zeharka. Pertsonala politikoa delako, “diskurtso fosilduak” gainditu behar ditugulako, mikro-historiek ere osatzen dutelako errealitatea edo egia.
Agian generoarekin egiten ari garen moduan nazioarekin ere geure burua deseraiki eta ikuspegi kritikoz begiratzeko aprobetxatu ahal dugu lan hau; urteetako inertziak apurtzeko; barruko “euskal” zapaltzailea eta “euskal” zapaldua hizketan jartzeko.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera