kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Biennale / Beatriz Chivite / Erein, 2017

Bi urterik behin Igor Estankona / Argia, 2018-04-15

Beatriz Chivite bere ohiko argitasunagaz dator Biennale (Erein, 2017) honekin, Blas de Otero Bilboko Uria IX. poesia lehiaketa irabazi ondotik. Bere betiko argitasuna da ilargiarena, zeharka jasotako eta biderkaturik emandako irudien jokoa: “Iraganean ezagutu ziren.// Eta orain,/ zeru berri honen/ kolore urdina/ elkarrekin begiratzen zuten/ ezezagun pare bat/ baino ez ziren”.

Ohikoa dela diot Pekineko kea (Pamiela, 2017) akordarazi didalako, ibilitako bideetatik eroan nauelako Beatriz Chivitek atzera. Liburu hartako negua, liburu hartako zuritasuna: “Kanalaren gainean,/ elurra./ Kristalaren aurrean,/ argi txuria”. Berriro liburu hartako irudi handi txikiak…

Pekineko kea bikainaren gainean esan nuena errepikatuko dut beraz, Biennale delako uzta bereko ardoa, idazkera jori eta joskera arin berberaz ondua. Freskoa, iradokitzailea, interesgarria. Agian arean motelagoa. Eta agian liburu honetan gehiago sakontzen du ekibokoan eta misterioan, zentzu desberdinak har ditzaketen kontzeptuetan: “Itsasertzean distira egiten duen harria/ nire poltsikoan/ iluntzen da”. Harri batek bere umeltasuna galdu eta zelan itzaltzen den deskribatzerakoan aukeratu duen hiztegiak bihurtzen du eszena hain iradokitzaile.

Konposizioen finezia beraz agerikoa da, Chiviteren marka. Beraz ezagutzen diogun mutazioenganako gustua, klasikotasunak leundua, nabarmena da lan honetan ere. Eta lehenaldiko argazkiak polaroid argitsuen antzera dakartza: “Eguzkiaren azpian irakurtzen zenuen/ ni zume zuriaren azpian lotan/ hanka bat belarrean luzatuta/ bestea toalla arrosaren gainean”. Ikuskari bateko kolore, ñabardura, proportzioez ohartzen den idazlea da hau.

Badauka Biennalek hala ere, Pekineko kea-ren aldean, halako joera bat ertzak borobiltzeko. Ohartu naiz betelan gehiago dagoela lan honetan. Lehiaketetarako birziklatzen diren poema horiek, ebakitzaileegiak gerta ez daitezen kamusten diren ziriak, arinegi bezala amaitzen diren konposizio erdibidekoak… halabeharrez, antza, halakoak sartu zaizkio isilka Chiviteri Biennale-n, frogatuz bezala bi urterik behin agian bai, baina urtean bi aldiz zaila dela liburu beti bikain, beti perfektuki birfinduak ateratzea.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak