« Maskulinitate toxikoa | Historiaren paisaia »
Bertso bilduma / Etxahun - Pierre Topet / Elkar, 1987
Edizio gaurkotu bat Aritz Galarraga / Argia, 2018-02-25
Azkena aletu genuen hemen Pierre Topet, a.k.a. Etxahun poetaren bizitza aletzen zuen obra, Joanak joan, Jon Etxaiderena. Ekar dezagun gaurkoan Pierre Topet, a.k.a. Etxahun poetaren obra bera, zeinak era berean balioko digun ulertzeko bere bizitza. Hitzaurrean dio Xipri Arbelbidek: “Kantu horiek izan ez balire, nehork ez zuen Etxahun izan zenik ere jakinen”. Kontziente da Etxahun halaber, aitortzen duenean doala “Ene bizitziaren koblaz ezartera”. Adibidez “Bizitzearen kantorea” izeneko sortan, zeinean berrogeita bederatzi estrofatan haizatzen diren, urtez urte, Etxahunen bizitzaren lehen berrogeita zortzi urteak.
Bizitza bat bestalde sufrimenduz betea —“Etxahon’en zorthia izan da aiphatü, / Mündian gütik dila haboro sofritü”—. Sortzetik beretik —“Aitetamer beininzan haurreti hügüntü”—: bullyinga jasan behar izan zuen, premugoa kendu zioten, ondasunak galdu zituen; maite zuen emakumearekin jarraitzea debekatu zioten, beste emakume batekin ezkontzera behartu zuten, emaztea auzoarekin enbolikatu zen, bastart bat egiteraino. Ondorioz, tratu txarrak, presondegian egonaldiak, judizioak bizi osoan zehar. Eta suizidio saiakeraren bat: “Hüllan ezarri nintzan fi gaixto egitera”.
Etxahun, beraz, poeta esan dezagun erromantikoa, ez akaso ikuspuntu teoriko batetik, baina bai ezinbestean praktikan, bizimodu hain makurra eraman zuenez testuetara. Ni indibidualaren goraipamena, nahi bada “Ni”-aren literatura, baina 1850 aurretik, XIX. mendearen lehen erdian. Ez bakarrik: orobat kronika beltza —“Bizia deronak idoki personari / Beria ere zor diala, orhit hadi”—, kronika horia —“Haurrak aita nur din deikük erranen”-, gai sozialak —esaterako emigrazioa: “Montebidorat dira hanitz abiatzen”—, edota engaiamendu politikoa —botoa eskatzeraino: “Egizie Musde Chahori zien botzen emaitia”—.
Piarra Topet Etxahun. 1786-1862 biografiaren osagarri, bertso bilduma honek biltzen ditu ustez zubererazko testu originalak (ez baitira Etxahunek idatzi bezala jasotzen) eta ustez batura egin egokitzapenak (askotan hobeki ulertzen baitira zubereraz omen diren bertsioak), Xipri Arbelbidek atonduak denak, iruditu zait pixka bat aliritzira. Sarean ere badaude Etxahunen testuak bestela. Baina uste dut XXI. mendeko irakurleak merezi duela edizio gaurkotu bat, garaikidea, auskalo kritikoa, Etxahunen bertsoez gozaraziko liokeena.
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo
Zakur zaunkak
Iñaki Irazu
Hasier Rekondo
Bufalo guztiak
Juanra Madariaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma
Jon Jimenez
Zirriborroak eta gero
Askoren artean
Asier Urkiza
Zirriborroak eta gero
Askoren artean
Amaia Alvarez Uria