« Mundua zatikatzeko, hobe literatura | Gerraren kontaketa gazi-gozoa »
Eoskola. Heziketa hipermodernoa / Mitxelko Uranga / Pamiela, 2017
Eskolaren izaera Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-02-03
Mitxelko Urangak gaur egungo eskolan zer gertatzen den azaldu nahi du izenburutzat “Eoskola” hitza duen saiakera liburu honetan. Planteamenduaren hasiera ikusgarria da oso, eskolak erritu moduan ulertuta zer nolako ezaugarriak dituen eta zein bilakaera izan duen azaltzen du-eta. Hasierako planteamendu honen ondoren, gaur egungo heziketaren gainean ari da. Egilearen ikuspuntua guztiz ezkorra da. Gaur egungo eskola kapitalismoaren logikak agintzen duenaren arabera antolatuta dago, eta helburua du langile moldakorrak eta esanekoak ekoiztea. Eta horretan ere eskola ez da oso trebea, helburu hori ez baitu behar bezala betetzen. Ardatz honen inguruan idazleak azaltzen du umeekin eta gazteekin zer gertatzen den ere, hedonismoan eta berehalako plazerean hazitako belaunaldiak diren aldetik. Eta oinarri teoriko moduan, egile asko aipatzen badira ere, Zygmunt Baumanen ideiak agertzen dira.
Liburu hau, dena dela, ez da ikerketa lan bat, ezta saiakera ere, genero honek eskaintzen duen ohiko zentzuan. Askotan ematen du etorri ahala idatzitako ideia bildumaren aurrean gaudela. Gaiak gaia ekarriko balu bezala lotzen dira ideiak eta behin baino gehiagotan kontraesanak ageri dira. Idazlea, edonola ere, jakinaren gainean dago hori gertatzen dela eta planteatzen diren kontraesan horiei irtenbide ematen saiatzen da, kontraesanak paradoxa bihurtuta. Eskolaren oinarria eta bilakaera ikusi eta ia panfleto baten moduan gaur egungo hezkuntza kritikatu ondoren, azken atalean etorkizunari begira dauden proposamenak egiten ditu. Sistema gaizki dago, oso gaizki, hori da egilearen diagnostikoa. Baina osatzeko proposatzen dituen gutxieneko osagaiak gaur egun ezinezkoak begitantzen zaizkit, egoeraren baldintza objektiboek proposatutako aldaketak eragozten baitituzte.
Edonola ere, proposamen gehienak utopiaren esparrukoak iruditu arren, zenbait puntutan egindako hausnarketa baliagarria ez ezik ezinbestekoa ere bada.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera