kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Txoriak dira bederatzi / Tere Irastortza / Pamiela, 2017

Oro ez da urre Igor Estankona / Argia, 2018-01-28

Nola definitu Txoriak dira bederatzi? Liburuaren azalean zortzi baino ez dira ageri, Iñaki Bastarrikaren ilustrazio ederrean. Autolaguntzarantz egiten duten hausnarketa filosofiko-linguistikoak dira liburu honetan aurkituko dituzun batzuk-batzuk, aforismo aski luzeak beste batzuk, poemak, artelanen gaineko interpretazio librea… Ametsetan idatzitakoak zein ametsetik errealitatera egiteko pentsatuak, zer pentsatua ematen duen lana da hau, poesiatik ihes egin duen Tere Irastortza —niretzat behintzat— ezezagun batek idatziak.

Bizi garenon bizitzaren eta heriotzaren inguruko saiakera liburu atipikoa da beraz, hizkuntzaren botere iradokitzailearekin jolas egiten duena: “Sortzea askatzea balitz, lotura gabe sortu ahal izango litzateke, pentsamendu gabe. Sortzea, baina, aitzinagora jotzea ere bada. Sortzea, ordea, bada, azala berritzea: ustez geure bizipena zenari pentsamenduaren mozorroa eranztea: dena erretzean geure gorputza gexal batek baino babesten ez duela jakitea: eta igartzea, aitzinagoko senak ikasitakoaren zurrunbiloan atzera jo eta gizakiago (eta fisikoago) izatera eraman gaitzakeela”.

Pamielak edizio txukuna prestatu du irudiz, tipografiaz, maketazioz aberatsa. Baina gerturatu eta lau, hori ere batzuetan gertatu ohi da.

Gerturatu eta lau diot, begi bistakoari errepasoa egiten diolako askotan, esandakoari gorazarrea enegarrenez. Liburura zelan hurbildu, agian hortxe dago gakoa. Badaude txinparta ederrak —“Dena ez da irabazia. Hori dakienak irabazia du dena”— baina, orokorrean, berrikuntzarik gabe grinarik gabe abstraktuegi doa. Etnografoaren ikerketa ematen du uneka, poetaren hausnarketa ere bai. Baina ez da etnografia, ez da poesia. Horregatik egin zait anekdoten laburkizun baten antzekoa. Koaderno batean idatzi eta harekin beste zer edo zer idazteko materiala badago liburu honetan, baina gordin emana. Agian literaturaren filtroa beharko luke, agian dena ez da argitaragarri. Saiakera izateko ideiak sakabanatuegi daude eta gordetzen duen lirikotasunaz gozatzeko, ostera, begitandu zait ikerketa tonu sakonegia daukala. Naturari beha eta hizkuntzari beha eta klasikoei beha, ni neu geratu naiz zerbait berria ikusteko gogoarekin.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak