kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gorroto haut / Askoren artean / Alberdania, 2002

Bihotz barrutik… Aritz Zubiate / Gara, 2003-03-08

Topiko sobera errotua da, gorrotoa definitzeko orduan, maitasunaren aurrean jartzerakoan sortutako desadostasunak difuminatu, desegin egiten direla. Guztiontzat fenomeno bera bailitzan, badirudi denok era berean bizi dugula gorrotoa, bizi gaituela gorrotoak. Mitoa haustera dator, nonbait, narrazio bilduma hau. Sentimendu unibertsal honen inguruan dantzan jarri dituzte hamabi euskal autore, ikuspegi ezberdinak erakutsiz, topikoa mila zatitan hautsiz. Izan ere, sumendiaren eztanda basatia izan liteke gorrotoa, edo makiabelikoki dosifikatutako salda epela. Kasuala izan liteke, tribiala; edo absolutua, transzendentala.

Alde horretatik, ausarta iruditzen zaigu gaiaren beraren aukeraketa. Argi daukagu maitasuna, denbora eta heriotza direla poesiaren —eta, oro har, literaturaren— estazio nagusiak. Gorrotoak, bere hedapena eta unibertsaltasuna kontuan izanda, ez du jaso horrelako babes esplizitorik, bere leku propioa aldarrikatu eta “mundua mugitzerakoan” amodioak besteko indarra izan arren. Horrela, badirudi gehiago idatzi dela onari buruz gaizkiari buruz baino, deabruek lortu ezin izan ez dutena eskuratu dutela aingeruek.

Interpelazio zuzena dakar izenburuak, barruko edukiak bezala, irakurlea astintzen duena. Zirikatzailea iruditzen zaigu oso. Autoreek esparru eta maila desberdinetako gorrotoak dakartzate orriotara, objektu eta pertsonen kontrako gorrotoen galeria zabala eskainiz. Kirmen Uribek eta Karlos Linazasorok, esaterako, pertsonaia historikoak aukeratu dituzte ardatz. Bereziki aipagarria ondarrutarraren lana. Hasier Etxeberria bestalde, Borgesen unibertsoan murgildu da Emma Zunzen eskutik helduta. Askoz domestikoagoak dira beste batzuen gorrotoak, bizitza arruntetan kabitzeko modukoak. Horrela ulertzen ditugu Arantxa Iturbe, Iban Zaldua eta Joxean Sagastizabalen narrazioak. Hirugarrenak bere umorearen erakustaldi paregabea egiten du. Beste biak lan munduan, gure bizitzaren herena —uf!— hartzen duen jardueraren esparruan, murgiltzen dira.

Sagastizabal ez da umorera jotzen duen autore bakarra. Unai Elorriagak ironia handia erakusten du, famaren gizartean irudiaren lanketatzat joz gorrotoen elaborazioa; egungo munduaren ustelkeria eta hustasuna agerian utziz. Epaltzaren irakurketa ere ildo beretik doa, bateraezinak diruditen aurrez aurreko Euskal Herriko “bi komunitateen” arteko gatazka orrialde gutxi batzuetan konponduz. Javi Cillerok, bere aldetik, ukitu zinematografikoa eta film labur usaineko elkarrizketa eskaintzen digu.

Zaila izan behar du hamabi autore bildu eta gai beraren gainean idazten jartzea. Sentimenduen esparruan jarduteak askoz askatasun handiagoa ematen duela begibistakoa da, emaitzea ikustea besterik ez dago. Gaiaren morboa alde batera utzita —niri behintzat halakoxea iruditzen zaidalako, morboso eta erakargarria—, sentimenduen kartografia aberasteko balioko duelakoan gaude, arima barrukoei txispak atera baitizkiote Gorroto haut honekin. Lekurik polit eta txukunenak ez dira beti bisitatuenak izaten, bada etxeko bazterrik ilun eta kirastuena erakusten duenik ere. Horrelakoak gustuko ditugunok, eskertzen ditugu antzeko ahaleginak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak