kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Hitzontziak / Xabier Montoia / Susa, 2017

Hildakoen oroitzapena Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-01-27

Taberna batek elkartzen ditu lau pertsona: tabernaren jabea, hango langile bat, “filosofoa” deitzen duten emakume gaztea eta emakume heldu aberatsa. Bakoitzak bere ikuspuntutik lehenengo pertsonan egindako narrazio baten bidez egiten dio bizitzari errepaso. Pertsonaiei dagozkien hari narratiboak korapilatzen dira, halako eran non azkenean hariek bat egiten duten taberna horretan. Pertsonaia bakoitzak bere istorioaz dioena irakurriko du irakurleak eta, hori gertatzen den bitartean, lau istorioek lotura dutela nabarituko du, elkar osatzen dutela. Hauxe da “Hitzontziak” izeneko nobela honetan Xabier Montoiak irakurleari eskaintzen dion planteamendu orokorra. Teknika eta estiloari begiratuta, nobela aberatsa, eskarmentu handiko idazle trebe baten eskua agerian uzten duena. Baina teknika-estilo kontuak alde batera utzita eta kontakizunaren argumentuari erreparatzen badiogu, diskurtsoaren aberastasuna areagotu egiten da.

Trantsizio garaiari egiten dio errepasoa idazleak, kontakizunaren erdigunean, besteak beste, Gasteizen martxoaren 3 malapartatu hartan gertatutakoa jarrita. Behinola ezkerreko alderdiek gizartea alda lezaketela pentsatzen duten pertsonaiek ikusiko dute horren osteko hauteskundeetan gizarteak berak bizkarra eman diola ezker horri. Errealitatearekin egiten dute topo bat-batean eta hortik aurrera egoera berriari egokitu beharra tokatuko zaie. Batzuek lortuko dute, eta edozein egoeratan aurrera ateratzeko ahalmena erakutsiko dute. Beste batzuek nahikoa dute bizirautearekin. Bizitzak naufrago papera utzi dien pertsonaia hauek menderatzailearen eta menderatuaren logikaren arabera jokatzen dute, bidean hil zirenen oroitzapenaren pisutik askatzea ezinezkoa zaielarik.

Gauza askoz gehiago eskaintzen ditu nobela honek, zertzelada asko, halako liburu aberats bati dagokionez. Edonola ere, liburuan topatzen ditugun alderdi guztietan denborak pasatzean eta ilusioak galtzean sortzen den etsipena nagusi da, era bikainean adierazia.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak