kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Horma / Anjel Lertxundi / Erein, 2017

Izaera biluztua Jose Luis Padron / Bilbao, 2018-01

Gogora etortzen zaizkit John Berger idazlearen hitzak: “Memoriarik gabe ez dago gizakirik. Memoriak gizaki egiten gaitu, gizonezko, emakumezko, baita haur ere. Memoria funtsezko gaitasuna da idazteko, baina batez ere, beharrezkoa dugu bizitzeko eta bizirik gaudela sentitzeko”.

Berehalakotasunaren kulturan bizi gara. Ondorioa da iraganaren indargabetzea. Oso gauza zaharkitua balitz bezala bizi du iragana gurea bezalako gizarteak. Horregatik dago memoria historiaren bigarren mailara baztertuta, desagertzeko zorian ez bada. Ez gaude memorian.

Erabat gaixoturik daukagun kultura honetatik bizirik atera nahi baldin badugu, memoriaren balioa defendatzeko borrokatu beharko gara, landu eta praktikatu eta eraiki egin beharko dugu konpartituz beste pertsonekin. Horrek ez du zer ikusirik nostalgiarekin, esperientzia bizitzeko moduarekin baizik, bide horretan baitago etorkizuna. Izan ere, memoria baztertzen dugunean, etorkizuna da baztertzen duguna.

“Gogoratzeak, memoriak lan asko eskatzen du; nahitaezkoa da euskarri batzuk egotea, zerbait, zeinu batzuk behar dira gogoratzeko, ze normalena ez da gogoratzea, normalena da ahaztea”, Bernardo Atxagaren obra oso lotuta dago memoriarekin, kultur eta gizarte ereduari so egiten dio. “Orain asko aipatzen da eta denon ahotan dago globalizazioa, baina guretzat benetan dira garai monoak, pentsamendu bakarraz baino mintzo bakarraz hitz egin dezakegula esango nuke”, dio Atxagak.

Anjel Lertxundiren ia lan guztietan memoria presente dago. Horma (Erein, 2017) deitu dio bere nobela berriari. Bide ematen digu hausnartzeko zenbat galtzen duen talde batek, familia batek, herri batek memoria galtzen duen neurrian.

Zer dago behin memoria galtzen denean, eta memoriarekin batera hizkuntza, hizkera eta harreman guztiak galtzen direnean? Lertxundik argi du: oroitzapenen falta, biluztasuna izaeran, ordura arteko bizitza guztiaren, bizi izan duguna, eta ezagutzen dugun guztiaren galera erabatekoa, baita ere etorkizunaren galera erabatekoa.

Memoria galtzen ari diren pertsonen mundua sortzen ari gara, galdutakoaren hautsaz betetzen ari gara etxea.

Etorkizunak ez gaitu gure izenez deituko. Arrazoi osoz.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak