kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gu orduko hauek / Garazi Arrula Ruiz / Txalaparta, 2017

Bekaizkeriaren erakarmenaz Aiora Sampedro / Berria, 2017-12-03

Gu orduko hauek deitzen da Garazi Arrularen lehen liburua, eta Txalaparta argitaletxeak argitaratu du, euskal literaturari eskaintzen dion Amaiur bildumaren barruan. Zortzi ipuinez osatutako bilduma da, eta sortako azken ipuinetik hartu du izena bilduma osoak. Bilduma diot, ipuin batetik besterako gaiak aldatu egiten direlako; izan daiteke transmisioaren zama; izan daiteke harreman hautsi baten spin off arazotsua; edo arrotzarekiko mesfidantza.

Izenburuaz aritu naiz hausnarketan irakurketa hasi aurretik; bildumako azken ipuina izanik, zerk bil zitzakeen kontakizun guztiak izenburu horren azpian asmatu nahirik. Izenburuak joandako denbora batekiko eta beste(ar)enganako harremanak iradokitzen ditu, eta bada ipuin guztietan halako ingurune bat adierazten duen joera.

HBO kateko Girls telesailean, Hannah idazle protagonistak bere belaunaldia ordezkatuko duten ahotsetako bat izan daitekeela aitortzen die gurasoei. Eta liburu hau irakurri bitartean, ezin izan dut saihestu Lena Dunhamen telesailarekin gogoratzea: bildumako ipuinetan ere ahots narratibo bat islatzen delako irudipena izan dut. Ipuin desberdinetako narratzaileek usu aipatzen dute “Euskal Herriaren kontuak” kontatzen direla bertan, eta, bereziki, Nafarroan kokatutakoak agertuko dira. Esango nuke lurraldeko aniztasunari loturik ageri dela gehienbat emakumeengan fokalizatzen den ahots hori: espazio urbanoak nahiz landakoak; euskal politikaren inguruko diskurtso desberdinak; pertsonaien kasuan, hainbat adin eta klasetako emakumeak, eta abar.

Ezin esan nezake ipuin guztiak berdin gozatu ditudanik. Irakurleari aniztasun horren inguruko azalpenak ematean, behin baino gehiagotan, narratzaileak adierazi nahi duena erraz asmatzen dela iruditu zait, eta azalpenak errepikakor gertatzen direla.

“Horretan dago gakoa; zer esaten den baino gehiago, zer isiltzen den”, dio liburuko pertsonaietako batek, eta gehien gozatu ditudan kontakizunetako batean ageri da: bai narratzailearen ahotsa oso neurtua izan delako, bai han-hemenka agertzen diren pertsonaien pentsakizunek ironiaren zorroztasunez baliatzen dutelako. Era berean, kontakizunaren amaierako errealitatearen eta fikzioaren arteko nahasketak ere espero daitekeenaren eskemak apurtzen ditu; nabarmenduko nuke desira sekretuen inguruan eraikitako tramak suspensea mantentzeko ongi funtzionatzen duela.

Asko gozatu dudan beste ipuin bat Rubik kuboaren inguruan harilkatzen den Lagunero izan da. Kontakizun minimalistaren bidez trauma bat irudikatzen asmatzen duela iruditu zait: narrazioaren sinpletasunak irakurlea harrapatzen du, pertsonaien psikologiaren konplexutasunarekin kontrastatzen baitu; denbora baterako asaldaturik utzi nau psikologia horren baitan ageri den gaiztakeriak, eta eskertzen da.

Esango nuke igartzen zaien bekaizkeria dela ipuin deseroso horietako pertsonaiak batzen dituena, horregatik katigatzen dutela irakurlea. Onartu behar da, irakurle moduan, lasaitu egiten gaituela jakiteak hor zehar badirela guk besteko makurkeria pilatzen duten pertsonak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak