kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Maite ditut maite / Ismael Manterola / Edo!, 2017

Bazter miresgarriak Iratxe Esparza / Gara, 2017-11-04

Garaitasunaren ikerketa zehatza burutzeak zailtasun ugari ditu, eta, kulturaren muineraino heltzean, korapiloa handitzen doa; izan ere, ez da erraza euskal artearen nondik norakoak azaltzea. Ismael Manterolak Edo! argitaletxeko Literola sailean plazaratu zuen euskal arteari buruzko lan hau, historiografiaren eta saiakeraren artean dagoen liburua. Egilearen esanetan, asmoa da, XIX. mendearen bukaeratik hasita, XX. mendean zehar Euskal Herriko artearen arloan transmititu diren joerak jakinaraztea, baloreak eta iruditegia biltzea, eta, bide batez, arte modernoaren ekarpenak edo sorkuntza artistikoan zein pisutsua izan den tradizioa nabarmentzea.

Beraz, eskertzekoa da mende batez euskal artean gertatutako aldaketen eta eraginen estudioa esku artean izatea, zenbatezinak baitira Manterolak eskaintzen dituen datuak eta sakona egindako dokumentazio ikerketa; horregatik, liburua patxadaz irakurri behar da, arretaz, artearen munduan adituak ez garenok haria ez galtzeko, nahiz eta testuan irekitzen den ikerketa lerro bakoitzean irakurleok beti izan ikasten ari garen pertzepzioa.

Hori guztiori erakusteko, “Sarrera” eta Xabier Gantzarain Etxanizek idatzitako “Epilogoa”-z gainera, Manterolak lau ataletan sailkatzen du liburua. Lehendabizikoak arte modernoaren, tradizioaren eta Euskal Herriko artearen berri ematen du; dakigunez, ekoizpen literarioan bezala, XX. mendearen hasierako hamarkadetan artistek esentziarekiko atxikimendua adierazi zuten baserri eta itsas gaien erabilera indartuz. Alegia, Bilbo hiriaren inguruan hasiberri zen hazkunde ekonomiko eta industrialarekin talka egiten zuen ikuspegi idealistaren alde agertu ziren. Manterolak artisten motibazioak eta margolanen zein eskulturen joerak kontuan hartzen ditu arte modernoaren garapenaren sorreraz edota tradizioaren begirada berritzaileei buruz hitz egiten duenean.

Bigarren atalean, etikak eta estetikak bat egiten dute; beraz, artisten engaiamendua eta artearen autonomia bezalako gaiek interesgunea bereganatzen dute, eta gizarteak eta artelanak banaezinak direlako ideia azpimarratzen da, baita haietan txertatuta dauden kezka sozialak eta identitatearen auzia ere.

Hirugarren zatian, artearen sistemaren inguruko gogoetak zabaltzen dira; euskal artea sendotzeko azpiegituretatik (museoak, galeriak eta egileen ibilbidea sendotuko zuten ekimen pribatuak), erakundeen babeseraino (bekak, diru laguntzak, sariak), ezinbestekoak denak kulturaren edozein egitasmoa sustatzeko.

Laugarren atalean, euskal artearen unibertsoan transmititu ez dena azaltzen da eta hutsuneei ahotsa ematen zaie; haien artean, nola ez, emakumezko sortzaileen lanak daude, emakumeak izatearren bigarren maila batean eta historiografiatik kanpo gelditu direnak, jorratutako gaiak genero sistemak markaturiko arauen mugen beste aldean daudelako. Azken atal honetan ere, Manterolak pentsamenduaren mundua hizkuntza dela baieztatzen du, eta horrekin batera euskaren inguruko hausnarketa lekua irabazten doa azkenaldiko euskarazko produkzio zientifikoaren urritasunari kritika zorrotza eginez.

Egileak atxikimendu kulturalaren (kultura pentsamenduaren kudeaketa eta gisa-jokamoldetzat hartuta) beharraz idazten du, artea, literatura bezala, lurralde baten sare kulturalaren partaide aktiboa delako sarritan euskal arteak Espainia, Frantzia eta Italiako errepertorioei begiratu behar izan badie ere —bestalde artelanak aberasteko berebizikoa dena—.

Hitz batean, Manterolak euskal ondasun kulturalari eta euskal artearen errepertorioari buruz beharrezkoa bezain gomendagarria den liburua eskaintzen digu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak