kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Iraganik gabe / Felipe Juaristi / Erein, 2017

Hutsetik hasi Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-10-14

Felipe Juaristiren eskutik datorkigun “Iraganik gabe” nobela laburra irakurle gazteei zuzendutako bilduma batean argitaratu bada ere, euskal irakurlegoarekin zer gertatzen den ikusita, helduentzako literaturaren barruan ere koka liteke. Misterio batekin hasten da liburu honen argumentua. Gizon bat ospitale abandonatu baten itxura duen leku batean esnatzen da. Ez daki nor den. Oroimena hutsik dauka. Pertsonaiarengan misterioa dago, eta honi dagozkion gertakariak kokatzen direneko ingurua ere misterio laino batek estaltzen du. Non dago pertsonaia? Noiz kokatu behar dira gertakariak? Dena zehaztugabea baita.

Istorioaren lehenengo zati honetan, Felipe Juaristiren idazlanak azken bolada honetan gazte helduen artean hainbeste famatu diren distopien zenbait ezaugarri hartzen dituela dirudi. Pertsonaia misteriotsuak, bestalde, hainbatetan Frankenstein doktorearen munstroa ekartzen du gogora, besteak beste, neskato batekin topatu eta harekin harreman berezia eraikitzen baita bien artean. Nobelaren erdialdean-edo argumentuan lauso gelditzen ziren elementuak hasten dira argitzen, eta distopiaren aztarnak moteltzen dira. Une horretatik aurrera, intriga poliziakoaren izaera nabarmentzen da, argumentuan ilun geratutako zenbait alderdi zeharo argitzen ez badira ere.

Felipe Juaristik ezin du narrazio bat idatzi, sinplea bada ere, istorio horretan hausnarketara bultzatu dezaketen osagai sakonak bertaratu gabe. Eta horixe gertatzen da hemen. Iraganik gabe, oroimenik gabe, agertzen den pertsonaia zein puntutaraino da oroimena galdu baino lehenagoko izakiak egin zituenen arduradun? Hutsetik hasi daiteke bizitzan ahanzturaren eragina zabaltzen den bitartean? Nobelan ez dira ideia hauen ondorio politikoak garatzen, baina irakurleak halaxe egin nahi balu, gure egoeraren alegoria izango balitz bezala irakur lezake testua. Dena dela, ez da beharrezkoa honelako irakurketa alegorikoa egitea, istorioa bere horretan interesgarria da-eta.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak