kritiken hemeroteka

6.959 kritika

Azken kritikak

« | »

Bidaiak / Jon Iñaki Lasa / Pamiela, 2017

Beste mundu horiek Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-10-07

Jon Iñaki Lasak ezohiko ibilbidea izan du euskal literaturan. Joan den mendeko 80ko hamarkadaren hasieran argitara eman zuen bere lehenengo poema liburua, eta gero bere lanak, euskaraz eta gaztelaniaz, eta itzulpenak txandakatu ditu. Ibilbide pixka bat nahasi horren azken geldiunean “Bidaiak” izenburuko poema liburu hau aurkitzen dugu. Tere Irastortzaren hitzaurrearen ostean, liburuari hasiera emateko idazleak Lauaxetaren aipu ezaguna erabili du, “Ludi onen bestaldez loratzen diran landaraen usañak…” hitzekin hasten dena. Ezin da aipu hori irakurri printzipio-aldarrikapena dela pentsatu gabe. Mundu honen bestaldean badira beste mundu batzuk, errealitateaz haraindi daudenak, idealak. Poesiaren bidez mundu horien aztarnak heltzen zaizkigu eta mundu honetako errealitateak haien oihartzunak erakusten dizkigu. Printzipio-aldarrikapentzat har daitekeen jarrera hau aurrera eramateko, idazleak bidaiaren irudia erabiltzen du, izenburutik bertatik irudi honek hezurdura eskaintzen baitio idazlanari.

Bidaia, gainera, poetikoki zentzu bikoitzean ulertuta dago. Alde batetik, bidaia eta bizitza bera parekatzen dira, bizitza bidaia baita, bidaia honek nora eramango gaituen oso ondo ez badakigu ere. Baina, beste aldetik, bidaiaren irudian aurkitzen dugu gure muga existentzialez haraindi dagoen beste mundu horietara heltzeko baliabidea. Poema liburu honetan aipatzen diren bidaiek subjektua leku exotikoetara eramaten dute, batzuetan izen misteriotsuak, ulertezinak, topatzen ditugun lekuetara.

Liburuaren atarian agertzen den Lauaxetaren aipuak idealismoaz hitz egin arren, idazleak badaki idealismo hori, beste mundu horiekiko sinesmena, badaezpadakoa dela. Eta horixe da idazlan honetan gaineratzen zaiguna, ironia puntu hori. Idealismoaren ikuspuntutik hain eskuragarriak ziruditen beste mundu horiek atzeman ezinak baitira gaurko gizakiarentzat, eta agian izen ulertezin batean baizik ezin dakieke heldu.

Azken kritikak

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Peru Iparragirre

Gerezi denbora
Inazio Mujika Iraola

Amaia Serrano Mariezkurrena

Eoskola. Heziketa hipermodernoa
Mitxelko Uranga

Javier Rojo

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Aitor Francos

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Usoa Alberdi Fernández

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak