kritiken hemeroteka

6.866 kritika

Azken kritikak

« | »

Dramak / Abelino Barriola / Euskal Editoreen Elkartea, 1988

Gizarte berrien mailakoak Aritz Galarraga / Argia, 2017-10-01

1936ko gerra aurreko teatroan, nabarmen, izen bat: Abelino Barriola. Ez bakarra, noski, Toribio Alzaga izan zuen aitzindari, zeinari Barriolak berak aitortu zion maisugoa —”Zugandik etorri zait euzko-antzerti gaietako zaletasuna”—. Baina Barriola, Lino Akesoloren arabera: “Idazle onekin euskal-teatroa bide berria urratzen asiko da. Artean baño goragoko gaiak, gizarte berrien maillakoak”. Aurrerakoia, garaiari egokituagoa, “gizarteko arazo sakontxoak arrotzen ditu”, “Donostiako teatroa joxemaritarren girotik atera eta mundu zabalagora eta aize berrietara eraman naiez ari izan da”.

Komedia bazter, Barriolak idatzitako lau dramak biltzen dira liburuan (Zulo madarikatuak, 1911; Lagun txar bat, 1912; Maitasunak, 1923; guztietan gorena Goi argi, 1935). Oro har emaitzarik onenak lortutako generoa izateaz gainera, “denboran zehar izandako aldaketen erakusgarri zabala osatzen dutelako”. Argi azaltzen ditu hitzaurrean Xabier Mendigurenek: irri antzerkitik dramara, gero eta lan luzeagoak, ideologia nabarmenduz, herritik hirira, pertsonaian gizarte maila gero eta jasoagoa, emakumearen garrantzia eta goraipamena. “Hasierako lanetan Soroagandik datorren usadiozko antzerki molde donostiarrari erabat lotzen bazaio ere, piskanaka antzerkikera berezi eta bere-berea lortuko du”.

Zertan da, bada, antzerkikera modu hori? Ez ekintza huts, ez eta hutsal ere, baizik eta hausnar —bakarrizketa gisakoak, barne pentsamenduak—, adibidez fedeaz. Fedegabeko pertsonaiak agertzen dira, mojei “alfer”, “zomorro” deitzen dietenak. Apaiza, gizon eta emakumeen arteko harremanen aldekoa da —”gizonak bere artean eta emakumeak berenean” dituzten bezala—. Suizidio bat azalduko da. Nagusien gehiegikeriez kontziente, klase urguilu amiñi bat. Emakume liberatuak orobat, jazband —jazband!— jotzen duen beltzarekin dantzatu zen emakume andaluziar bat, Biarritzera hiru mutil euskaldunekin joaten den ingeniari aleman baten emaztea. Edota polimaitasuna iradoki dezakeen eztabaida: “Maitasun bakarrak betetzen duen biotza al dezu? Maitasunak! Nik asko ditut”.

Ados, horien guztien azpian asmo moralizatzailea dago, ideologiak—abertzale, jelkide— sustrai sakonak ditu testuotan. Baina, zer egin behar ez den erakusteko besterik ez bada, testu zentsuratzaile haiek egiten zuten bezala, zer egin daitekeen erakusten digute. Gizarte berri haietan egiten zena.

Azken kritikak

Bidean ikasia
Arantxa Urretabizkaia

Roberto Moso

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Peru Iparragirre

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Iratxe Retolaza

Pekineko kea
Beatriz Chivite Ezkieta

Hasier Rekondo

Iraganik gabe
Felipe Juaristi

Javier Rojo

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Igor Estankona

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Aiora Sampedro

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Alaine Agirre

Estibalitz Ezkerra

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Javier Rojo

Dramak
Abelino Barriola

Aritz Galarraga

Labur txintan
Juan Kruz Igerabide

Igor Estankona

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Javier Rojo

Gerrak ez du emakume aurpegirik
Svetlana Aleksievitx

Javier Rojo

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Peru Iparragirre

Artxiboa

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Hedabideak