kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Haizeari begira / Jon Ariza de Miguel / Elkar, 2017

Leihotik begira Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-09-30

Izena ez dakigun narratzaile batek kontatzen digu nola joan den irla batera anaiarekin egun batzuk oporretan pasatzera. Irlan dagoen bitartean hotelean pasatzen ditu egunak, atera gabe, leihotik begira. Hauxe da Jon Ariza de Miguelen bigarren nobela honek, “Haizeari begira” izenburukoak, duen aitzakia argumentala. Baina, jakina, aitzakia honek abiapuntua baino ez du eskaintzen. Narratzailearen funtzioa betetzen duen pertsonaiak leihotik begira pasatzen du denbora hotelean dagoen bitartean, eta beste aldean, beste leiho baten atzean emakume baten irudia hautematen du. Ez daki nor den, eta fisikoki emakumea ondo ikusteko aukera izan badu ere, hitz bakarra erabiltzen du hura deskribatzeko: ederra. Bitartean, bizitza bat asmatzen dio emakumeari eta irudimenezko bizitza horretan narratzaileak izan lezakeen parteaz ere elukubrazioak egiten ditu. Pertsonaia honek behin eta berriro erakusten du kultua dela, bai pentsatzen dituenetan bai anaiarekin hitz egiten duenean kulturaren ikuspegi kosmopolita duela begi-bistakoa baita. Baina bere izaeraren ezaugarririk nabarmenena begiradan aurkitzen dugu. Anaiak berarekin kalera ateratzeko esaten dionean, berak nahiago du bere talaian geratzea.

Denbora eta espazioa zehaztu gabe geratzen dira eleberri honetan. Ez dakigu noiz kokatu behar diren gertakariak, eta lekua, anaiek opor egun horiek pasatzen dituzten irla hori, iparraldeko toki lauso batean dagoela ematen du. Indefinizio honek areagotu egiten du pertsonaiak leihoaz bestalde dagoen emakumearen gainean egiten dituen asmazioek uzten duten idealizazio giroa. Nobelak aurrera egin ahala erraza da irakurleak gertatuko denari buruz aurreikuspenak egitea, idazleak pista ugari utzi baititu sorpresa handiegirik egon ez dadin, honek argumentuaren haria pixka bat behartzen badu ere.

Arizaren nobela interesgarria da, gustura irakurtzen diren horietakoa. Ekintzetan eta gertakarietan barik, arreta hausnarketan jartzen du, balio estetikoak baztertu gabe.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak