kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Poz aldrebesa / Juanjo Olasagarre / Susa, 2017

Sentimenduez eta bakardadeaz Javier Rojo / El Correo, 2017-09-16

Juanjo Olasagarrek aurten bere hirugarren nobela eman du argitara, “Poz aldrebesa” izenburuarekin. Idazlanaren ardatz argumentala Asierrek (Axi, nobelan) eta Josebak osatzen duten bikotearen harremanean antolatuta dago. Harreman hori 90eko hamarkadaren hasieratik hogei urtean zehar bilakatzen ikusiko dugu, paraleloan antolatuta dauden bi hariri jarraituta. Alde batetik, 90eko urte haietatik abiatzen den haria kontatzen zaigu eleberrian, harremanaren hasiera eta bilakaera zelan gauzatzen den aurkeztuz. Bestalde, bigarren harian, bikotea hogei urte pasa eta gero aurkezten zaigu, bikotearen “oraina” (nolabait esateko) azalduz. Bigarren hari honetan erdigunean kokatzen dira Axiri ematen dion bihotzekoa eta honen ondoriozko ezintasuna. Bi hari hauek txandaka plazaratzen dira liburuan, eta irakurlea adi egon behar da batean agertzen diren erreferentziak bestean dituen azalpenekin lotzeko, batzuetan zenbait xehetasunen garrantzia oharkabean pasa daiteke-eta. Bikote homosexuala den aldetik, ematen du ezaugarri zehatz honek pertsonaien beste edozein ezaugarri ezkutatzen duela. Pertsonaien kezka nagusia, pertsonaien hitzetan agertzen diren erreferentzia eta aipamen gehienak haien homosexualitatearen ingurukoak dira. Honek, jakina, munduaren gaineko ikuskera determinatzen du, mundua pertsonaien “gaytasunetik” begiratzen da-eta. Alde honetatik ikusita, aipagarria Josebaren ikuspuntua da. Pertsonaia honek homosexualitatea identitatea zehazten duen militantzia moduan sentitzen du, planteamendu etikoa izango balitz bezala. Baina denbora pasatu eta gero eta batez ere Axiren bihotzekoaren ondoren, jarrera hau motelduz doala ematen du.

Narrazio diskurtsoaren aldetik, eleberria hirugarren pertsonan kontatuta dago orojakilea dirudien narratzaile baten bidez. Narratzaile honek berebiziko kezka erakusten du pertsonaiek pentsatzen eta sentitzen dutena azaltzeko. Izan ere, pertsonaiek egiten dutena baino garrantzitsuagoa baita beraien buruetatik pasatzen dena azaltzea, haien hausnarketak-eta erakustea, askotan zehaztasun handiz.

Istorio honetan azken finean pertsonen arteko harremanez hitz egiten da, sentimenduez eta bakardadeaz.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak