kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Patagoniara Hazparnen barrena / Kepa Altonaga / Pamiela, 2017

Euskaldunak Argentinan Javier Rojo / El Correo, 2017-09-02

Bereziak dira Kepa Altonagak argitara ematen dituen saiakera liburuak. Zientzia dibulgazioa eta historia nolabait uztarturik haren liburuetan idazleak erakutsi nahi duen ikuspuntua, fokua, nabarmendu egiten da bertan agertzen den informazioaren gainetik. Oraingo saiakera liburu honetan, “Patagoniara Hazparnen barrena” izenburuarekin argitaratu den idazlanean, ikuspuntu pertsonal hori ikusteko aukera berria dugu. Idazlanak azpititulua dauka, baina nago azpititulu horrek gaia argitzeko baino edukiari misterio gehiago emateko balio duela: “Lotilandiakoak herri birlandatuan”. Altonagaren saiakera honetan Florentzio Basaldua bilbotarraren asmo utopikoaren bila abiatzen da. Pertsonaia bitxi hau Bilbon jaio zen 1853an eta Argentinara emigratu zuen, beste hainbatek bezala. Ingeniari moduan aurkezten zuen bere burua, eta ideia bat bururatu zitzaion Amerikara joandako euskaldunentzat: Euskal Herri berri bat sortzea Patagonia aldean. Asmo utopiko honek izena ere bazuen, “Eskal-Berri”, eta Argentinako presidenteari aurkeztu zion XIX. mendearen amaieran. Basalduaren egitasmo utopiko hau saiakeraren muina izanik, Kepa Altonagari oinarrizko hari narratibo bat eskaintzen dio Ameriketara (kasu honetan Argentina aldera) joandako euskaldun batzuen nondik-norakoak azaltzeko.

Basalduaren proiektuak, jakina, ez zuen aurrera jo, eta gaur egungo ikuspuntutik begiratuta arazo etikoak eta guzti sortzen ditu, batez ere kontuan hartzen badugu egitasmo hori burutu ahal izateko genozidio bat egin beharrezkoa zela. Edonola ere, halako asmoek giza nahia edozertarako gai zela pentsatzen zuen gizarte baten ideia ematen digute, idealizazioa lagun. Eta idealizazioa dela-eta, topo egiten dugu idazlan honen azpititulua agertzen den hitzarekin: Lotilandia, izen hori ematen baitio egileak Pierre Lotiren irudimenean baizik existitzen ez zen Euskal Herriari. Egia da batzuetan idazleak erabiltzen duen hari narratiboa oso ahula dirudiela eta informazioan aurkitzen dituen hutsuneak espekulazioen bidez betetzen dituela.

Edonola ere, Altonagaren idazlana dibertigarria da eta interesik handienarekin irakurtzen da. Gauza jakina da: “Se non è vero, è ben trovato”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak