kritiken hemeroteka

6.894 kritika

Azken kritikak

« | »

Txoriak etortzen ez diren lekua / Alaine Agirre / Erein, 2017

Txoriak etortzen ez diren lekua Igor Elordui Etxebarria / Aizu!, 2017-07

Alaine Agirre Garmendiaren lehenengo poema liburua da Txoriak etortzen ez diren lekua. Hogeita hamahiru poema: batzuk laburrak, beste batzuk luzexeagoak, denak sekulako erritmo eta gordintasunez idatziak

Idazleak ospitale psikiatrikoan egin izan dituen bi egonaldi latzetan idatzitakoen emaitza ederra da lan hau. Lehenengo egonaldian, mekanikoki idatzi zituen testuak (beharrizan batek bultzatuta); bigarrenean, berriz, aurrekoak moldatu eta poema gehiago erantsi zituen (bestelako beharrizan batek bultzatuta). Horrela sortu zen “poemak ez diren poemak” (Agirreren hitzetan) biltzen dituen lan hau. Bada, egia da, ez dira poemak, baina ez kategoria horretara heltzen ez direlako, baizik eta beste kategoria bat delako: barrutik ateratzen den hori, poesia eran emana.

Itxita dauden ateak, giltzak, komunak, korridorea, patioa, zigarroak… ezinegona (ezin-neu-egona) dira txoriak etortzen ez diren leku horretako, desleku horretako, protagonistak. Dena den, gezurra dirudien arren, umorea eta itxaropena sumatzen dira hitzen arteko zirrikituetan.

Merezi du irakurtzea. Azken batean, denok daukagu “jeneral karlista” bat ataizean; denok daukagu “kartzela txiki itogarri bat” barruan; “kalea delako dagoenik eta psikiatrikorik handiena”. Batez ere, Alaine Agirrek irakurtzeko erraza egin duelako bizitzeko hain zaila izan behar dena.

Azken kritikak

Golgota
Xabier Montoia

Amaia Serrano Mariezkurrena

Begirada
Jean-Paul Sartre

Joannes Jauregi

Mina edo libertatea! / Biba Mina!
Kepa Larrea

Aiora Sampedro

Ametsondoa
Peru Magdalena

Estibalitz Ezkerra

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Javier Rojo

Itzulera
Martin Bidaur

Igor Estankona

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Peru Iparragirre

Ametsondoa
Peru Magdalena

Igor Estankona

Baina ez lukete han egon behar
Asier Osinalde

Javier Rojo

Itzulera
Martin Bidaur

Aiora Sampedro

Nagusia kanpoan bizi da / 1928ko martxoaren 15a
Takiji Kobayashi

Joannes Jauregi

Ero hiria
Javi Cillero

Aritz Galarraga

Itzulera
Martin Bidaur

Miren Lizarralde

Maite ditut maite
Ismael Manterola

Iratxe Esparza

Artxiboa

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Hedabideak