kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Telleria eta gero, zer? / Ernesto Prat / Elkar, 2017

Ustelkeria eraikuntzan Javier Rojo / El Correo, 2017-06-24

Ernesto Prat Urzainkik argitara eman duen azken idazlana, “Telleria eta gero, zer?” izenburua duen nobela, literatura beltzaren parametroen barruan koka daiteke arazo handirik gabe. Gertakarien hari nagusiak eraikuntzan gertatu den espekulazioarekin dauka lotura zuzena. Eta literatura beltzean ohikoa dena, ia genero horren topikoa izateraino ohikoa, hemen ere ikus dezakegu: itxurazko aberastasunaren atzean usteldura dago, eta aberastasunak ematen duen azal distiragarriak ez du kiratsa estaltzerik lortzen. Baina argumentuaren ardatz nagusi honen inguruan beste hainbat istorio txertatzen dira, aldez edo moldez erlazioren bat dutenak.

Ez dago nobela beltzik misterio bat argitu nahi duen ikertzailerik gabe. Eta kasu honetan Lurra izeneko neska izango da ikertzailea. Kasualitatez, neska honek legez kanpoko zabortegi batean hezur batzuk aurkitu ditu eta hezur horiek planteatzen dioten misterioaren atzetik jotzea erabaki du. Hemen agertzen zaigu gure artean argitaratzen diren nobela beltzetan ohikoa den beste ezaugarri bat. Ikertzailea ez da profesionala, afizionatua baizik. Hau da, ez da ikertzaile pribatua ezta segurtasun indarretan aritzen den pertsona bat ere, boterea irudikatu dezaketen bi multzo horiek beti mesfidantzaz begiratzen baitira euskal literaturan. Eta bi arrazoik azal dezakete mesfidantza hau: arrazoi historiko-politikoak, batetik (Euskal Herria den bezalakoa baita); baina, bestetik, generoak berak azal dezake (boterearekiko harremanak kutsa ditzake halako taldeak). Edonola ere, afizionatua izanda ere, Lurrak izugarrizko trebetasuna du ezkutuan dagoena argitzeko, eta eginkizunak bere ahalmenak gainditzen dituenean adiskideak izango ditu, beti laguntzeko prest.

Nobela beltza da idazlan hau, baina isiltzen ez diren oinarri politikoak ere baditu. Izan ere, eraikuntzaren inguruan dagoen ustelkeriak herria bera suntsitu ahal duela planteatzen denean, herria ez da Baztan, gertakariak hor kokatuta badaude ere, baizik eta lurraldearekiko lotura afektibo sendoa duten pertsonen (herritarren) multzotik sortutako eraikuntza ideologikoa. Beren planteamenduan eraikinak altxatzea herriaren aurkako erasoa da-eta.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak