kritiken hemeroteka

6.959 kritika

Azken kritikak

« | »

Patagoniara Hazparnen barrena / Kepa Altonaga / Pamiela, 2017

Euskal Arkadia Ameriketan Alex Gurrutxaga / Berria, 2017-06-11

Letrak eta zenbakiak elkarrengandik hain urrun dabiltzan garaiotan, ez dira asko izaten lerro biak uztartzen dituzten ikertzaileak. Kepa Altonagak zientzia eta kultura, literatura eta ikerketa zientifikoa lotu izan ditu bere-berea duen saiakera moduan. Orain arteko lanei begiratuz gero, esan liteke Altonagarena, zientziaren dibulgazioa baino, zientziaren inguruko saiakera dela, gehienbat zoologiaren ingurukoa —horrexen irakaslea da EHUn—. Patagoniara Hazparnen barrena lanean, ordea, historiaren eta antropologiaren aldera jo du. Hori bai, ohiko abilezia eta zorroztasunarekin.

Saiakeraren muinean dagoen mugimendu historikoa harrigarria da XXI. mendeko begientzat: batzuek eduki zuten propositua beste Euskal Herri bat itsasoz haraindian asentatzeko eta, jakina, nola zeuden beste batzuk asmo horren kontra. Mugimendu horren bueltan, hamaika pertsonaia agertzen zaizkigu: Daniel Lizarralde, Juana Canut, Florentino Ameghino, Annie Besant, Francisco Grandmontagne, Gratien Adema-Zaldubi, eta abar. Baina, guztien artean, dikotomia markatzen duten bi pertsonaia antagoniko-edo daude: Florentzio Basaldua (1853-1932) eta Janpierre Arbelbide (1841-1905). Lehena, Bilboko ingeniaria, konbentzitua zegoen Patagonian Euskal-Berria sortzeko aukeraz. Bigarrenarentzat, ametsak baizik ez ziren kontuok. Istorio hau, harrigarria izanik ere, ez da bitxikeria halamoduzkoa, ezta gutxiagorik ere; besteak beste, Euskal-Berriaren aurretik hor zegoelako Galesen aurrekaria.

Bestalde, Ameriketako euskal Arkadiaren ametsak sakoneko beste gai batzuk ere ukitzen ditu. Batez ere, bi. Alde batetik, lurraldeen idealizazio askotarikoak daude. Hasieratik markatzen du hori egileak, haurtzarotik abiatzen baita, Txorierri inoiz izan zitekeen Obabatik, eta New York jartzen baitu kontrapuntuan. Euskal Herriaren kasuan, Altonagak Pierre Lotiren irudia dakarkigu, berak Lotilandia deitzen diona: lurralde idiliko eta purua, baina errealitatetik oso urruti geratzen dena. Amerikaren kasua ere argia da: hamaika bider idealizatua hura ere, eta, promestutako lur gozo guztiak bezala, ezinezkoa.

Beste gai nagusia migrazioa da, batez ere euskal emigrazioa: Betiri Sants-ek, miseria gorriak herritik lekututako milaka euskaldunak. Elisee Reclusen lanaren izenak dena esaten du: Les Basques, un peuple qui s’en va. Saiakera hau, aldenik alden gurutzatzen du —lurpeko erreka bailitzan— emigrazioaren dramak, eta hor kokatu behar da Arbelbide Hazparneko misionisten buruzagiaren iritzia.

Kepa Altonagak literatura zientifikoa bildu eta komentatzen du, testu eta ikertzaileak ahanzturatik ateratzen, eta batetik besterako loturak eginez eramaten du irakurlea gai eta lekuen artean aurrera. Dokumentazio lana zorrotza da, eta irakurlea bere bilaketen konplize ere bihurtzen du askotan. Testuaren estiloa zaindua da oso, kasik fazatia izateraino; euskara, koloretsu, trinko eta eraginkorra, euskalkiaren printzekin aberastua.

Patagoniara Hazparnen barrena-n aurkituko dituzu Otañoren bertsoak, Mydolon darwini animalia erraldoia, lur amestuen lilura, Agnes Souret modelo ezpeletarra… eta beste hainbat kontu. Trebetasunez josiak denak.

Azken kritikak

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Peru Iparragirre

Gerezi denbora
Inazio Mujika Iraola

Amaia Serrano Mariezkurrena

Eoskola. Heziketa hipermodernoa
Mitxelko Uranga

Javier Rojo

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Aitor Francos

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Usoa Alberdi Fernández

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak