« Nitaz | Memoriaren zirrikituetan aztarrika »
Feminismoa eta politikaren eraldaketak / Mari Luz Esteban / Susa, 2017
Feminismoa eta abagune soziala Hedoi Etxarte / Berria, 2017-05-27
Feminismoa da Hegoaldean bizirik eta osasuntsu dagoen mugimendu soziala. Betiere, kontuan hartu gabe, ziurrenik, kristautasunaren inguruko mugimenduak direla indartsuenak (tartean banka etikoa bezalako ezinbesteko egitasmoak ala Iruñerriko Gogoa Foroa: eskualdearen elikagai intelektual erreferentzial bat).
Europako beste toki askotan, sindikalgintza ez genuke mugimendu sozial kontsideratuko, baina gurean, zorionez, sindikatuek ere mugimendu sozial gisa funtzionatzen dute haien jardueraren tarte handi batean. Laugarren mugimendua garapenkeriaren kontrako iniziatibena izango litzateke (Esako urtegiaren eta Nafarroako kanalaren kontrakoak, Gipuzkoako erraustegien kontrako mugimendua, AHTren kontrako ekimenak).
Halere, feminismoa da —beste hirurekin— salbuespen itxaropentsu bakarra. Aurreko hamarkadetatik ez zaigu ezer gelditu. Horregatik, urgentea da Mari Luz Estebanen azken argitalpena irakurtzea (Feminismoa eta politikaren eraldaketak, Lisipe 2, Susa 2017). Egon dira, aurretik, bi liburu eder eta osatu EHko feminismoari buruz (Zabala 2008 eta Epelde, Aranguren, Retolaza 2015); bada, Estebanek aurreko ekoizpen hori guztiori —eta beste artikulu mordoa— metabolizatu eta perspektiban jarri du. Gainera, egun EHko feminismoa dagoen puntua aztertu eta ordenatu du, argiak eta arriskuak nabarmendu ditu eta erronkak zehaztu.
Horregatik, izenburuak adierazten duen bezala, liburu hori ez da feminismoaren abaguneaz soilik. Liburu hori eraldaketa soziala interesatzen zaion edonorentzako ezinbesteko tresna bat da. Feminismoaz gogoeta egitean egungo mugimenduez pentsatzen duelako: intersekzionalitea praktikatzeko problemez eta klasearen aferaz (57 or.), geure egituren demokratizazioaz (74-75), legeaz eta zigorraren kulturaz (84), zaintzaren kudeaketaz eta idealizazioaz (89), erreformaz eta hausturaz (53).
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera