« Denon laguna | Betizuaren kolore berriak »
Denak du bere prezioa / M.A. Mintegi Larraza / Ibaizabal, 2002
Ustelkeria Donostian Javier Rojo / El Correo, 2003-02-05
Migel Angel Mintegi Larrazak gustukoa du nobela beltza, bestetan ere erakutsi duen bezala. Halako moldez non Chandler eta Marlowe (Hammett eta Spade baino gehiago) oinarrizkoak baitira bere nobelaren bat ulertu ahal izateko. Honetan ere, bide bertsutik doala esan daiteke, “Denak du bere prezioa” nobela beltzaren esparruan sartzen baita. Eredu klasikotik motibo gehienak hartu ditu: ikertzaile pribatu bat, gogorra, ziniko xamarra baina erromantizismo punttu batekin; diruaren atzekaldean, diruak eta botereak eraikitzn duten itxuraren atzean alegia, izkutatzen den ustelkeria; filmetan baizik ezagutzen ez diren ilehori xarmangarriak (eredua Kim Bassinger izan liteke, “L. A. Confidential” filmean).
Hori guztia du nobela honek. Hiri bat ere bai, baina Los Angelesen ordez, Donostiarekin konformatu behar. Eta politika tartean (Euskal Herrian politika beti tartean) sartzen den trama nahasi bat, nahiz eta gai honi ez oso ausart eutsi. Osagai guztiak ditu nobelak, eta denbora pasa moduan dibertigarria ez ezik interesgarria ere izan daiteke. Dena dela, istorioa ez zait oso sinesgarria iruditu: pertsonaien jokabidearen motibazioa oso indartsua izan behar da honelako nobela batean; hemen, ordea, idazlearen eskua nabarmenegia da.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera