kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Txoriak etortzen ez diren lekua / Alaine Agirre / Erein, 2017

Lekukotasuna Javier Rojo / El Correo, 2017-05-27

Azken une hauetan Alaine Agirrek agerpen indartsua egin du euskal literaturan, eta. haurrentzako idazlanak egiten eta nobelagintzan aritu ondoren, poesian ere utzi nahi izan du bere lanaren emaitza. Azken genero honi dagokio “Txoriak etortzen ez diren lekua” izenburuarekin argitaratu den idazlana. Idazleak ez ditu inoiz ezkutatu osasun psikikoa dela eta izan dituen arazoak, arazo hauek literatura egiteko ardatz moduan aurkeztu baititu. Eta halaxe egin du liburu honekin ere. Poema liburu labur honek psikiatrikoan sartuta iragandako garaia du abiapuntua, hango bizitzan ohikoak diren gertakariak kontagai direlarik. Bertan kontatzen dena, beraz, guztiz pertsonala da, ia aitorpen modukoa, non idazleak bere barrua agerian uzten duen.

Liburu honetako poemetan idazlea psikiatrikoko bizitza azaltzerakoan erabiltzen duen egunerokotasun hori transzenditzen saiatzen da, existentziaren metafora bihurtu nahirik, inoiz ere bere burua adierazi nahi duela ahaztu gabe. Bertako bizipenak eta gertakariak aurkezten diren moduan, psikiatrikoa kartzelarekin parekatu daiteke, bertan bizi delarik, askotan ulertzen ez dituen arauak betetzera behartuta baitago. Eta berehala sortzen da leku horrekiko herra. Ezinezkoa baita bertan eroso egotea, inguru horren eta subjektuaren artean erabateko etendura dagoen aldetik. Edonola ere, leku arrotz horrekiko desegokitasunean gertakari berezia dagoela ikusten dugu berehala. Izan ere, idazlea bere borondatez giltzapetuta baitago ospitalean. Nolabait esateko, psikosiak dakarren infernuari aurre egiteko psikiatrikoak irudikatzen duen kartzela aukeratu du idazleak. Eta honetan ezin eroso sentitu.

Norberaren esperientzian oinarrituta literatura egiten denean, batzuetan idazleek gehiegi erakusten dute beren burua, literatura egiteko esperientzia hori bera nahikoa izango balitz bezala. Baina literaturak zerbait gehiago behar du, norberaren burua irakurleen aurrean jarri baino zerbait gehiago. Hemen gaixotasunaren lekukotasuna eskaintzen zaigu, eta honen ondorioz psikiatriko batean bizi izandakoa deskribatu. Ikuspuntu honetatik irakurtzen badugu, bere funtzioa bete duela esan daiteke.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak