kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Politika zikina / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2017

Joko-teorien armiarma Hasier Rekondo / Berria, 2017-05-21

“Erabakita nuen: Marta hiriko alkate bihurtzen ahaleginduko nintzen. Bizitza guztian gustura egingo nuen lehenengo lana izango zen”, aitortzen du PSE-EEko zinegotzi Martaren figura politikoaren eraikitzaile izango den mutil-lagunak. Berak zuzenduko baitu Martaren hautagaitza hiriko alkate izendatu dezaten. Apika, Politika zikina (Elkar, 2017) nobela labur honen gauzarik interesgarrienetarikoa aukeratutako ikuspuntua izan daiteke. Joko-teorietan oinarrituta, politikaren gaineko liburu piloa irakurri ondoren, aspalditik langabezian dagoen tipo batek zinegotzi arrunt bat hiri bateko politikaren gailurretara eramateko abileziaren, desiraren eta beharrizanaren erretratu interesgarria ehundu baitu Iñaki Irasizabalek (Durango, 1969). Tokiko euskal politikagintzara egokitutako Game of Thrones bat —nobelan bertan telesailari egin keinua adierazgarria da—. Bizimodua ateratzeko lanabes bihurtu baita aspaldian politika, edo politikagintza profesionala nahi bada, ideologiaren zaintzaileak bestelako gauza bat saltzen saiatu arren.

Tronuetan jesartzeko grina arrazionalak azaleratu nahi izan ditu durangarrak bere azken entrega honetan, eta esango nuke edukiak berak erakargarriagoa egiten duela istorioa bere azken nobela beltzetan narratutakoa baino, mami gehiago baitu, narratzailearen hausnarketak eta botere borrokak bilakatuko baitira nobelaren aingura lokaztuak, tramaren nondik norakoa gorabehera. Izan ere, nobela beltzaren eremuak oparo jorratu ondoren, hala nola, Aita gurea edota Odolaren deia lanetan, iruzkingile honek irakurritako haren azkenak aipatzearren, nahiko agortuak baitzituen bide berriak ibiltzeko aukerak, beste azpi-genero bat aukeratu ezean.

Michael Ignatieffen aipu batekin hasten da nobela. Kanadako presidente izateko hautagai eta idazleak nobela osoaren gakoa emango digu: “Hauteskunde batzuetan ginela uste nuen, baina reality-show batean geunden”. Euskal Herrian ideologiak oraindik orain pisu gehiago duela irakurri izan dugu sarri baino sarriago, baina eguneroko politikaren tripakiak eta postuak lortzeko lasterketen berri daukanak ondotxo daki ez dela horrelakorik. Podemos edo antzeko alternatibetan —zer esan alderdi tradizionaletan aurkitutako ustelkeriaz— izandako borroka pertsonal latzak dira horren lekuko. Irasizabalek oso egoki islatzen ditu Marta pertsonaiaren ustezko ideologiaren atzean dauden ezerezak, norberaren karrera politikoa baita xede bakarra.

Apika, nobelak badu, narrazio errealista izanik, sinesgarritasun faltaren zantzurik ere. Nagusia, ene aburuz, eta narrazio errealista bera erauzteko ahalmena duena beharbada, zera litzateke: Martaren alkatetzarako hautagaitza sustatzeko Josebak aukeratzen duen elementu bereizgarria, elementu hori euskara izatea ez baita oso sinesgarria PSE-EEko zinegotzi baten buruan, gainerako hautagaiek estralurtartzat jotzea nahi ez badute bederen.

Sinesgarritasun konturen bat edo beste gorabehera, Irasizabalek artisau fina dela erakusten digu beste behin ere. Euskal literaturan maiz erabili den txirrindularitzaren konparazioa ekarrita, esan genezake durangarra ur-eramaile bikaina dela, tropelean doazenei zein lider nagusiei egundoko lana eskainiz; batez ere edukiak erakargarriak direnean, generoak ezarritako mugei itsuki jarraitu beharrean. Gustura irakurtzen den nobela laburra sortu du durangarrak, eta argi utzi du politikagintzari joko-teorien kutsua dariola.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak