kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Azken zakatzak / Martxel Mariskal / Susa, 2017

Lehen akordea Iker Zaldua / Gara, 2017-05-20

Estreinako akordea jo du Martxel Mariskalek poesiagintzan, baina ez du lehen emanaldia poesiarekin. Egia da lehen aldiz irakurriko ditugula poesia liburu batean berak idatzitako poema narratiboak, baina ziurrenera entzungo genituen aurrez berak idatzitako zenbait esaldi poetiko euskal talde batzuetako kantarien ahotsean. Izan ere, musikaria izan genuen (eta hala izango dela pentsatzen dut, musikaria ez baita baxua zintzilikatzean hiltzen) eta Beti Mugan taldearekin oholtzaren gainean izan genuen behin baino gehiagotan eta, horrez gain, berak sortutako hitzak abestu zituzten Sagarroi, Dut edo Beti Muganek berak.

Abesti baterako hitzak ipintzean mugak agerikoak dira, doinuaren baitan adierazi behar da esan nahi duzuna eta testuak laburra behar du izan. Badirudi liburu honetan askatu egin dela, muga hori zeharkatu egin du eta “solo” honetan gustura aritu da musikaria, barrenak askatzen. Poema narratiboak dira gehienak, eleberri bateko kapitulu baten itxura dutenak ere badira, “Iragarki sentsualak eta kale hotzak (gorroto ditut estankoak)” alea esaterako. Ale laburragoak ere badira, baina, oro har, narrazio kutsu hori sumatzen da, kantuen lirikatik urrun.

Haatik, agian, liburu honetako zenbait lerro musikatuta entzungo ditugu, izan ere, kanta-idazle sen hori barruan du eta, badira, nik doinu jakin batekin irudikatu ditudanak, Ex Anima alean adibidez “Zer diozu, ama? Zer diozu? / Gor nago eta dena entzuten / nire buru barneko oinazean”.

Komunetan idazteko moduko esaldiak, eskuzorroan gordetzeko aleak eta eleberri bati hasiera emateko moduko kapituluak, koktel polita izango du irakurleak esku artean, idazle ere bazen (zen, da eta izango da) musikari batek emanak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak