kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ospa / Juan Luis Zabala / Susa, 2017

Ospa! Ramon Etxezarreta / Uztarria, 2017-05

Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak bere hamaikagarren narrazio liburua, Ospa, eman du argitara Susan. Hamaikagarrena eta oraindik, irakurri diogunaren arabera, idazteke dauka bere ipuinik onena. Nolakoa izango ote? Nortasun bitxiko idazlea Juan Luis, euskal literaturan, peontza lan eskergan nekea pilatu eta pilatu aritu behar izan duen autoretzat daukat.

Gaurko munduan idaztea beste baliabiderik ez duen idazlearen tragedia txiki bezain garrantzizkoak bizi duen gizona dela esango nuke. Ez dirudi aitapontekotza literario jakinik duenik, ez du landu ikus-etzunezkoetan, paradoxikoki, ia ezinbesteko bilakatu den presentziarik. Euskararen orean nagusi, eta ia bakar, den itzal politikoa islatzen badu ere ez du organikotasunik aireratu, ez eta kukurruku edo irrintzi oportunistarik jo. Belaunaldiak abiatu zuen idazle, eta ofizioak idazletu du. Esan nahi dut bere literaturak egile sona handikoen lanen adinako diztira edo gehiago baduela, baina bere izena eta tituluak ez ditugula kandeletan ikusten. Bitartean peontzan gogor, luze eta eskergabe aritu behar izan du. Euskal kultura eta literaturaren jarraipen periodistiko urtetakoa egin du, ahitu den arte.

Gezur gehiegi

Kultur kazetaritzari, kazetaritzari, uko egin dio, dimititu egin du, ulertzekoa. Eta literatura dimisionarioari, klaudikazioaren literaturari edo, nola esan, sinesgogortasunaren literaturari ekin dio. Aurreko nobelan, Euskal Herri errealera etorriz bezala, Radio Marcara igaro zen kultur kritikaren mundutik. Oraingo ipuinetan ere desarteari, berea dela uste dut hitza, seta handiz ekiten dio. Miserien mundu bonetan, miseria besterik ez ote? Iraupenerako zinismoa jan eta edanez elikatzeari ekin ote dion nago.

Gezur gehiegi ikusi eta irentsi duenaren adierazpide den literaturari ekin dio autofikzioaren harira autokritikan abiatuz edo autokritika herabea furian dagoen autofikzioz estaliz. Ulertzen dizkiot motiboak, oka egiterainoko kultur betekada. Azken finean, kritikarik ezaren, kortesiarik ere ezaren, biktima da, egungo idazle guztiak bezala. Salbatzen direnak merkatuak salbatzen ditu eta inork ez dakigu noren mesedetan.

Atsekabe horretan artea suntsitzeko ekinaldi bat baino gehiago narratzen ditu, kultura garaikidearen metafora ezabatzeko saioak. Zer arraiogatik suntsitu behar da Chillida?

Gezur gehiegi aguantatu du Zabalak inguruan, isiltasun gezurti handi bat, ia ito duena. Garai berriotan hartu duen bidean igeri nora egingo duen ez dakigu oraindik. Ez dakigun bezala bere ihesi hori kultur giro orotatik abiatu duen, bai ziurrenik, edo hain ondo ezagutzen duen eta zorrozki jarraitu duen euskal kulturatik. Ospa edozein kasutan.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak