kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ene Jesus / Ramon Saizarbitoria / Kriselu, 1976

Bai, badu historia Mikel Hernandez Abaitua / 111 aldizkaria, 2017-03

Ramon Saizarbitoriaren hirugarren eleberrian ez dago aurreko bietan aurki daitekeen kontateknika ugaritasuna, baina horrek ez ditu gauzak errazten; aitzitik, aurreko biak baino zailagoa gertatzen da, lehen pertsona gramatikalean bere buruaz hitz egiten duen narratzaile barnediegetikoaren jite bereziagatik besteak beste, bera baita eleberriaren informazio iturri bakarra. Honek edozein eleberriren informazio-emisioa baldintzatzen badu, are gehiago bere desoreka psikologikoagatik narratzailea inoiz baino susmagarriagoa bihurtzen den lan literario batean. Narratzaile honek istorioak modu ordenatuan kontatzeko ahalmenik ez duelako narrazioan uzten dituen hutsuneak betetzera behartuta dago irakurlea.

Hala ere, eleberria aztertzean garbi gelditzen da, hasierako inpresioaren kontra, posible dela historia oso bat ulertzea, diskurtsoaren eliptikotasuna eta desordena gorabehera (irakurleak bere aldetik asko jarriz), eta nahiko modu tradizionalean ordena daitekeela gainera.

Bestalde, pertsonaia gehienak oso modu urrian deskribatuta badaude ere, oso fantasmagorikoak eta ez-tradizionalak diren arren, bi protagonisten psikologiaz asko esan daiteke. Zaila da hauen azterketa egitea psikoanalisiaren laguntza gabe. Hain zuzen ere, Saizarbitoriaren hirugarren eleberrian psikologia da gai nagusia, eta konkretuago esanda, zenbait gaitz psikologiko zehatz: neurosi obsesiboa, izaera eskizoideak eta amatasunaren hipertrofia negatiboa (ama ikaragarria).

Jende askok esan izan du eleberri honetan ez dela historia bat kontatzen, gehienez ere interesik gabeko pasadizo zatikatu txikiak baizik, behin eta berriro itxuraz modu absurdoan errepikatzen direnak. Pasadizo horiek eroetxe edo antzeko lekuan ohean etzanda dagoen izenik gabeko gizon batek gogoratzen edo asmatzen ditu barne bakarrizketa etengabean (narratzailea pertsonaia nagusia da). Gure doktorego tesian eleberrian kontatzen den historia deskodetzen eta laburtzen saiatu ginen. Hona hemen:

LEHEN SEKUENTZIA = 1-Protagonista gaztetxoa bere aita-amekin bizi da. 2-Aita gaixotu egiten da. 3-Medikuek ezin dute ezer egin sendatzeko, gaixotasun hilgarria delako: elbarritze progresibo bat. 4-Aita hil egiten da. 5-Protagonista bere amarekin bizi da, eta honen obsesioa semea ere aita bezala hil litekeela da.

BIGARREN SEKUENTZIA= 1-Protagonistak Marga ezagutzen du Abel lankidearen bidez. 2-Protagonistak Marga lortu nahi du baina honek Abel gustukoago du. 3-Protagonistak Abel hiltzen du oztopo bat delako bere maitasunean, eta Marga bortxatzen du bere emakume bihurtzeko modu bakarra delako. 4-Egindako guztiagatik erotu egiten da eta ama ere hiltzen du.

HIRUGARREN SEKUENTZIA= 1-Protagonista umezurtza erotuta dago. 2-Bere erotasunean, amaren beldurra (aita bezala semea elbarritu eta hiltzea alegia) helburu bihurtzen du protagonistak eta horrela hil nahi du, amaren arreta eta maitasuna erakarri nahian (hilda dagoen arren). 3-Ahalegin asko egiten ditu baina bizirik jarraitzen du elbarritasunez hiltzen lortu gabe.

Beraz, hasiera batean historiarik ez dela kontatzen dirudien arren, eleberri honetako berbaldi nahasitik nahiko kontakizun estandarra atera daiteke.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak