kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Koadernoa zuri / Arantxa Iturbe / Elkar, 2017

Bi ahizpa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-04-22

Arantxa Iturberen nobela berria antzerki lan moduan sortu zen. Material horretan oinarrituta, eta idazlearengan ohikoa izaten den norabidea aldatuta, nobela laburra sortu zen. “Koadernoa zuri” izenburuko lan hau irakurleari nobela moduan aurkezten zaio, hau da, irakurri beharreko testu moduan. Nago, edonola ere, liburua irakurtzen dutenek ezin dutela kontuan hartu gabe utzi haren jatorria. Izan ere, istorioa atal laburretan antolatuta dago, ia esketxak diruditen ataletan. Eta nobelaren diskurtsoan atalen arteko harremanak askotan isildu egiten zaizkio irakurleari eta honek puzzle moduan aurkezten zaion testuari batasuna eman behar dio. Baina honek guztiak begi-bistakoa ematen du, bertan kontatzen zaiona kontatu ez baizik-eta erakusten bazaio.

Istorio honen argumentua bi ahizparen arteko harremanaren inguruan eraikitzen da. Arrate eta Begoña dira ahizpak. Arratek mediku egiten du lan. Begoñak aspaldian alde egin du gurasoen etxetik. Ama hil egin zaie eta Arratek gutxien espero duenean, Begoña agertzen da berriro amaren etxean. Momentu horretatik aurrera, bi ahizpen arteko tirabira moduan antolatzen da argumentua. Eta tirabira horretatik irakurleak eraikiko du poliki-poliki familian gertatutakoa, zergatik alde egin zuen Begoñak hogei urte lehenago. Funtsean, familia-giroa itogarria iruditzen zitzaion Begoñari, batez ere amak dena kontrolpean mantendu nahi zuelako. Eta ama kontrolatzaile horren jarreran erlijioaren presentziak berebiziko garrantzia zuen. Begoñak inguru horretako giroa ezin jasan zuelarik joan zen etxetik. Tirabira moduan aurkezten da bi ahizpen arteko harremana, dialektikoki alegia. Eta tirabira horretan elkarren arteko eragina nabarmena da, bat-batean ahizpek paperak trukatzen dituztela ematen baitu, elkar konbentzitu izan balute bezala.

Aldaketa hau, dena dela, arinegi gertatzen da, irakurleak hori ulertzeko azalpenik beharko ez balu bezala.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak