kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Koadernoa zuri / Arantxa Iturbe / Elkar, 2017

Amaren etxea desmuntatzen Estibalitz Ezkerra / Gara, 2017-04-22

Urteak dira Arratek eta Begoñak, Arantxa Iturberen “Koadernoa zuri” laneko protagonistak, elkar ikusi ez dutena. Amaren erlijiotasun sutsu eta zapaltzailea tarteko, etxeko giroa gehiago jasan ezinik, gaztetan alde egin zuen Arratek. Begoña alaba zaharrenari egokitu zitzaion amaren ardura bere gain hartzea hura hil zen arte, ahizpa gazteenaren adorea faltan —horretan bere aita zenaren antza du—, ez baitzen amaren eragin ahalmenetik askatzeko gai izan. Ama hil zela hilabete batzuk dira orain eta Arratek etxera itzultzea erabaki du, Begoñarekin inoiz izan ez zuen solasaldia izateko. Argitzeko dauka bere bat-bateko ihesa eta non igaro dituen urte hauek guztiak, ahizpari bizi seinalerik eman gabe. Ez da bera gauzak esateko dituen bakarra, ordea; Begoñak ere badu barrua hustu beharra. Nekatu da alaba, emazte, ahizpa eta langile arduratsuaren rola jokatzeaz, besteen behar eta nahiak beraren behar eta nahien gainetik jartzeaz. Amaren etxea izango da bi ahizpen arteko solasaldiaren lekuko. Ezin zen bestela izan. Mamuak behin betiko uxatzeko, horiek sortu zituen espaziora itzuli behar dute.

Mamuen konjuruan ari direla, ahizpek orain dela ez askoko euskal gizartean jaun eta jabe zen oinarri sexistadun fanatismo erlijiosoa ekarriko dute gogora, hark eragindako jazarpen psikologiko eta fisikoa, eta oraindik ere osatzeko dauden zauriak. Oroitzapen mingarriak dira inondik ere, traumatikoak hein handi batean, ahozko komunikazioa zaildu eta maiz idatzizko forman bakarrik adieraz daitezkeenak, Arratek egin bezala, bere zein besteren hitzak erabilita. Iragan traumatikoaren eragileekin adiskidetzea ez da kontu erraza ez delako posible haien ekintzak arrazoitzea. Nola azaldu gaizki joandako abortu baten ondorioz Arrateren bizia kolokan zegoenean amak erakutsitako zurruntasuna eta gizatasunik eza? Zer maitasun klase izan daiteke hori, ohorea alabaren gainetik jartzen duena? Ez da erraza ere gertaerak zorrotz aztertzen jarrita bakoitzak jokatutako rola, esan zein egin gabeko horren bidez ehundutako konplizitate sareak alegia, onartzea. Aitaren eta Begoñaren jarrera pasiboak eraginik izan baitzuen Arrateri gertatu zitzaion horretan, Arratek ahizpa zaharrenaren bizimodu miserablearen aurrean erantzukizunik baduen bezala. Biktima-egoera ez da absolutua; ez du bat jazartzaile bilakatzetik aske uzten. Era berean, biktimak biziraule ere badira eta horrek ez die beren sufrimenduari zilegitasunik kentzen.

Adiskidetze prozesu horretan, une batean gizabanakoaren biziraupenerako ezinbesteko bilakatzen den ihesak, geografiko —Arratek Mendebaldeko zurien fantasia den “Afrika”-rako bidea hartzen du— zein psikologikoak, itzuleraren aukerari bide egin behar dio. Arrate eta Begoña gertaeren tokira itzultzen dira, amaren etxera, hura desmuntatu, batak bestea barkatu zein beren buruak barkatu ahal izateko. Urrats horiek guztiak betetzea beharrezkoa dute ama konplize izan zuen sistema patriarkaletik aske geratu ahal izateko.

Izen bereko antzezlan batean oinarriturik dago “Koadernoa zuri” eta nabaria da hori; eszenen gaineko argibiderik eskaintzen ez bazaigu ere, antzezlan baten antzera irakurtzen da liburua. Pasarteen laburtasuna eta idatzi gabeko hori lagungarri suertatzen da eszenaren tentsioa indartzeari begira. Maiz, ordea, zerbait falta den sentsazioarekin geratzen da bat eta aktoreen presentzia fisikoak kontakizunari gaineratuko liokeenaren gainean espekulatzen hasten da.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak