kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Nola heldu naiz ni honaino / Kattalin Miner / Elkar, 2017

Bizitza perfektua Javier Rojo / El Correo, 2017-04-22

Jezabelen bizitzak perfektua dirudi. Lanean goragoko postu bat eskaini diote. Herentzia bat jaso du. Etxea erostekotan dago. Gure gizartean askotan arrakastari lotuta agertzen den bizitza daramala ematen du pertsonaiak. Besteen aurrean erabaki egokiak hartzen ditu, behar den momentuan, eta independentzia eta erabakitzeko ahalmen hori dira bere arrakastaren arrazoietako batzuk. Horrela agertzen zaigu Kattalin Minerrek idatzitako “Nola heldu naiz ni honaino” izenburuko nobela honetako protagonista. Topikoak hausten dituen emakumea dela erakutsi nahi du pertsonaia honek. Kanpora begira. Baina istorioa lehenengo pertsonan kontatuta dagoelarik, protagonistaren ikuspuntua nabarmentzen zaigu, eta bere bizitza berak nola ikusten duen ere azaltzen da. Eta horretan dago koxka. Pertsonaiak erabakiak ziurtasun osoz hartzen dituela ematen du, baina bere barruan dudak besterik ez dira agertzen. Bizitza sozial aberatsa irudikatzen du pertsonaiak, baina bakardadearen mugan mugitzen da une oro, ia pertsonaia erromantikoa balitz bezala.

Honelako kontrajarpenetan oinarrituta, idazleak nobelan aurkezten den argumentua ideia batzuk garatzeko erabili nahi duela ematen du. Funtsean askatasuna eta erabakitzeko ahalmena zertan dautzan azaldu nahi dela dirudi batzuetan, eta ildo honetatik begiratuta, istorioa ideia horien menpean dagoela. Beste hitzetan esanda, Minerren liburuak askotan tesi nobela baten ezaugarriak hartzen ditu; eta hauetan funtsezkoena, azaldu nahi duen tesiak kontrolatzen duela argumentuaren garapena. Hau da, argumentua nobelatik kanpo dagoen planteamenduak gidatzen duela askotan. Ideiak azaldu nahian, istorioak zenbaitetan abstrakziora jotzen du, detaile batzuetan zehaztasun falta nabarmena delarik.

Baina dudarik gabe Kattalin Miner idazle trebea da oso, eta argumentua planteamendu horretatik pixka bat askatzen denean nabarmentzen da idazlearen abilezia. Ideiek inposatutako eskema alde batera utzita, istorioa kontatzen duenean, pertsonaiak egiten dituenak eta sentitzen dituenak argumentuaren garapen natural moduan aurkezten direnean, irakurlea ohartuko da Minerrek oso ondo dakiela istorio bat kontatzen.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak