« Oroimena eta heriotza (II) | Li Bai ibai ertzean dabil »
Euskal baladak eta kantu herrikoiak / Miren Billelabeitia / Jon Kortazar / Centro de lingüística aplicada Atenea, 2002
Ahozko literatura Javier Rojo / El Correo, 2003-01-29
Miren Billelabeitia eta Jon Kortazarren eskutik “Euskal baladak eta kantu herrikoiak” izeneko liburu elebiduna datorkigu. Izan ere, irakurle jakin bat gogoan, euskara gehiegi menperatu gabe euskal kulturaz arduratzen den irakurlea gogoan alegia, prestatu dute liburu hau. Bertan euskal balada eta kantu tradizionalen antologia bat eskaintzen zaio irakurleari, jatorrizko testuan eta gaztelerazko itzulpenaz eta hizkuntzari buruzko zenbait oharrez hornituta. Testu bakoitzaren aurrean, testua bera ulertzeko eta interpretatzeko inormazio jakingarria ere eskaintzen da.
Eta hitzaurre moduan Jon Kortazarrek idatzi duen saiakera laburra: “Literatura de tradición oral en el País Vasco. La balada y la lírica popular” izenekoa, non ahozko literaturaren generoen nondik norakoa era labur baina argigarri batez azaltzen baita, ahozko literaturan genero tradizionalak eta ez-tradizionalak bereizten direlarik eta genero tradizionalen artean, narratiboak eta lirikoak. Kantuen aukera dela eta, haietako batzuk oso ezagunak dira, “Bereterretxeren kantorea” adibidez; edonola ere, guztiek dute honelako kantuei ohi darien kutsu xarmanta eta aspaldikoaren lilura. Liburu honi esker, honelako testu bitxiak edozein irakurleren esku daude.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera