kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Mailu batekin: Biola batekin / Gabriel Aresti / Bilboko Udala, 2016

Harriaren herria Javier Rojo / El Correo, 2017-03-25

Gabriel Arestik euskal literaturaren historian erdiguneko tokia betetzen du, bere literatrur jardunak ekarri zuen aldaketarik gabe ez baitago euskal literatura eta kulturaren bilakaera ulertzerik. Modernitatea ekarri zuen gure literaturara, ez kontraesanik gabe. Hori kontutan hartuta, bere obra hobeto ezagutzera eraman dezakeen edozein aurkikuntza ezinbestekoa zaigu, eta ildo horretatik, argitaratu berri den liburu honek haren poesiari buruzko ideiak zehazten eta doitzen lagun dezake. Izan ere, “Mailu batekin: Biola batekin” izeburuko poema liburu argitaratu gabe honek idazlearen ibilbidea argitzen du neurri batean.

Gabriel Arestik 1962an idatzita zeukan liburu hau eta Euskaltzaindiak antolatutako literatur lehiaketara aurkeztu zuen, saririk gabe geratu bazen ere. Liburu honetan dagoeneko agertzen da Euskal Herria harriaren irudiarekin identifikatzea, 1964koa den “Harri eta Herri”n baino lehenago, beraz. Liburu moduan argitaratu gabeko idazlan baten aurrean gaude eta hutsune historiko bat betetzen du orain plazaratzeak, “Maldan behera” poema liburuaren eta “Harri eta Herri”ren artean beste obra bat zegoela erakusten baitu, eta, beraz, irakurlearentzat 1964ko liburuak ekarri zuen eztanda ez zela bat-bateko kontua izan, baizik eta oso ondo hausnartutako ibilbide baten ondorioa, non Arestiren poesiaren izaera bera aldatzen baita, “Maldan behera”n planteatzen den sinbolismotik Blas de Oteroren eraginpean sortutako poesia sozialera heltzeko. “Mailu batekin: Biola batekin”, dena dela, ez zen idazlan “galdu” bat. Alde batetik, liburua Euskaltzaindian zegoen jatorrizko bertsioan, bere garaia noiz helduko zain. Baina bestaldetik, liburu honetan agertzen diren poema gehienak “Euskal Harria”n argitaratuko ziren. Edonola ere, 1962ko idazlan honetan poesigintza horren hazia dugu.

Jon eta Paulo Kortazarren lanari esker argitaratu da liburua eta edizioaren paratzaileek, jatorrizko bertsio hura ez ezik, beste testu batzuk (gutunak eta eskutitzak) ere bildu dituzte eranskin moduan, idazlan honek izan zituen gorabeherak ulertzeko lagungarri. Oso edizio zaindua da, Naiel Ibarrolaren ilustrazio ederrez hornitua.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak