kritiken hemeroteka

6.798 kritika

Azken kritikak

« | »

Eromekanika / Saioa Olmo / Ideatomics, 2016

Agian arteak du erantzuna Amaia Alvarez Uria / Argia, 2017-03-19

A: Beti izango dugu kartzela.

B: O bai, kaiola, barra zuzenak, gogorrak zorrotzak (…). Presondegia, legearen pisu guztia nire gainean izateko presioak baretzen nau, azpiratu (…) nola gelditu bere egiten nauen indar eztanda hau?

A: Kontrolpean dut, gelaren giltza daukat.

B: Banekien zutaz fida nintekeela. Hasieratik sumatu dut koskorra zure galtzetan. Poltsikoan duzu, bero, zure azalaren kontra. Badakit une honetan eskuaz igurzten ari zarela (…) zer egingo duzu horrekin?

A: Sarrailan sartuko dut.

B: Ez, oraindik ez, itxaron, utzidazu lehenengo ikusten. Esan, (…) zure giltzak, zer botere ematen dizu?

A: Eskoletako, erietxeetako, elizetako, banketxeetako, epaitegietako, legebiltzarreko ateak zabaltzen ditu.

Elkarrizketa horrekin hasten da Eromekanika. Makineria sozialaren erotika liburua. Saioa Olmoren proiektuak, EPLC (Espacio Para Los Cuerpos) taldearen performanceek, eta Xabier Erkizia, Idoia Zabaleta, Diego del Pozo, Agurtzane Ormatza, Ainhoa Güemes, Nestor Makhno eta Javier de Riveraren testuek osatzen dute. Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez argitaratu dute eta euskarazko itzulpenean findu beharreko pasarteak daudela esan behar da.

Eromekanika kontzeptua azaltzeko hiru osagai aipatu behar ditugu: 1) Egitura sozialak. 2) Boterearen dispositibo diziplinar eta errepresiboak. 3) Harremanak, desira eta libidoa. Proiektu honen sorrera Deustuko zubiaren erraietan dago eta inguruan izandako elkarrizketa batzuetan. Elkarrizketok joko eta fantasia sexualak egoera sozial ugaritan kokatu eta engranaje mekanikoetan martxan irudikatu zituzten.

Eskolan, ateneo libertarioan, elizan eta sarean egindako performanceetan erabilitako elkarrizketak, kartelak eta argazkiak jasotzen dira liburuaren hasieran eta amaieran, eta erdigunean argazki-muntaiak eta testuak daude (eremu desberdinetako jendeak gaiaren inguruan egindako gogoetak). Liburua bera fetitxetzat har daiteke, bere tamaina, kolore eta testuragatik; ia-ia eskuartean kabitzen da, goxoki edo bonboi baten zorroaren kolorea du eta azala ukitzerakoan erliebean senti daiteke proiektu honetarako sortutako ikonoa: infinituaren sinboloaren katean sexu-organoetatik engranajeko hagin eta pernoetaraino doan ondo koipeztatutako mekanismoa.

Ideatomics ekimenak beste proiektu batekin eman dio jarraipena Eromekanikari: Teknologia Bigunak, epilogoan ikusten den bezala: “Kartzela beti egongo da han, ez badugu desmuntatzen lagunduko diguten zenbait teknologia bigun garatzen”. Irakurtzen-ezagutzen jarraitzeko.

Azken kritikak

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Igor Estankona

Haren zati bat
Josu Penades

Mikel Ayerbe

Politika zikina
Iñaki Irasizabal

Hasier Rekondo

Azken zakatzak
Martxel Mariskal

Iker Zaldua

Azken zakatzak
Martxel Mariskal

Javier Rojo

Patri maitea...
Hasier Etxeberria

Aritz Galarraga

Txoriak etortzen ez diren lekua
Alaine Agirre

Alex Gurrutxaga

Gelditu zaitezte gurekin
Ana Malagon

Hasier Rekondo

Gelditu zaitezte gurekin
Ana Malagon

Javier Rojo

Arrastoak
Dejabu Panpin Laborategia

Danele Sarriugarte

Ospa
Juan Luis Zabala

Hasier Rekondo

Minorreko komedia
Hans Keilson

Mikel Ayerbe

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Estibalitz Ezkerra

Isil-mandataria
Jean Echenoz

Iker Zaldua

Artxiboa

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Urria 2016

Iraila 2016

Abuztua 2016

Uztaila 2016

Ekaina 2016

Hedabideak