« Hizkuntzek ematen digutena | Ez erasotzeko ituna »
Ispilu biluziak / Edu Zelaieta / Pamiela, 2016
Guztion isla Iker Zaldua / Gara, 2017-03-18
Sei urteren buruan Edu Zelaietak poesia plazaratu du. Pamielak argitaratutako “Ispilu biluziak” liburuan poesia narratiboa ekarri du, hiru zatitan, berariaz, nabarmen banatuta, Zu, hura eta ni. Atarikoan, baina, abisu ematen digu, “Ni biluzietan, zu biluzten zara. Eta hura”. Alegia, nireak zugan eta harengan du eragina, zureak nigan eta harengan eta harenak nigan eta zugan. Finean, guztioi eragiten diguten jazoerak, egoerak, istorioak narratzen ditu poesia askean.
“Beldurrak ez du barkatzen” izeneko alea da horren adibidea: “Beldurrak ez du barkatzen, adiskide. Kosk, hozka eta ausiki egiten dizu, bere nabala zorrotza sartu, zirrikiturik kausitzen badu”. Kasu horretan zuri ari zaizu, berak badakielako nik dakidan bezala. Esperientzia hori guztiok nozitu dugu, horregatik egiten zaigu horren ulerkor liburua, nahiz eta ale zenbait hertsi samarrak izan, barnetik ateratzen den orok bere baitan gordetzen baitu ezaugarri berezko eta bakan hori.
Hala ere, ez nuke esango poesia hertsia denik berea; aldarrikatzailea zenbaitetan eta, oro har, iritzi-emailea dela esango nuke gehiago: “Neurrian gustatzen zaizkit egiak; eztarriak ongi samar irensten dutenak, paperean gatz-piper puntu egokia dutenak, gazia eta gozoa dotore uztartzen dakitenak”. Poesia bakoitza Zelaietaren isla bat da, kasu honetan, gainera, ispilua aurrez aurre ipintzen du lotsagabe, isla horren erreparorik gabe, mihia aske.
Estiloari dagokionez, aipatu bezala, poesia narratiboa da, bizia, freskoa. Ez ditugu ale luzeegi eta korapilatsuegiak topatuko, ez dugu hiztegi-jokorik aurkituko, testua erraz irakurriko dugu, ulertzeko berrirakurtzea gomendatzen den arren. Finean, atseginez irakurtzeko moduko liburua poesia maite dutenentzat, baita poesiarekiko lotsati agertzen direnentzat ere.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez