kritiken hemeroteka

6.822 kritika

Azken kritikak

« | »

Waterloo-n galdutakoak / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2016

Hizkuntzek ematen digutena Iratxe Esparza / Gara, 2017-03-18

Bakarnek eta Mikelek elkarrekin bizi eta lan egiten dute. Euskal bikote polita osatzen dute, gainera; biak euskaltegiko irakasleak dira eta euskal kulturan murgilduta dabiltza. Baina, egun batetik bestera dena aldatzen da beren bizimoduan. Iktus bat pairatu ondoren, Bakarnek hizkuntza-gaitasuna galtzen du, garun paralisiak afasia eragiten diolako. Funtsean, hori da eleberriaren lehendabiziko zatian —guztira, berrogeita bi— dagoen istorioaren abiapuntua. Galdutako oroitzapenak gogoratzeko lagungarria izango delakoan, egunkari batean Mikelek Bakarneri paralisiaren prozesuaren bilakaera idazten dio, eta horri esker irakurleak bion arteko harremanaren eta Mikelen sentimenduen berri ere badu; bitartean, eleberrian iraganeko eta orainaldiko gertakizunak tartekatuta daude. Bakarne galduta sentitzen da askotan, itota bere ingurukoak ulertzeko nahian, bere burmuina motel doa eta bizitzaren azkartasunak aztoratzen du, gorputzaren mugimenduak kontrolatzeko eta hizkuntzari zerotik ekiteko lasaitasuna behar duelako, eta geldotasun hori testuaren erritmoan ere iltzatzen da.

Hitza esanahirik gabe agertzen zaio Bakarneri, hutsik dago eta krisian. Liburuko hasierako pentsamendua hizkuntza eginkizun komunikatiboaren garrantzia azpimarratzetik hizkuntzaren kutsu ideologikoa azpimarratzera doa. Bakarneri gertatutako iktusak istorioa gidatzen du; hala ere, afasia aitzakia, idazleak mahai gainean jartzen ditu hizkuntzari buruz inoiz desagertu ez diren larritasun diglosikoak eta kutsu erromantikoa erakusten duten hizkuntzaren inguruko zenbait gogoeta. Hizkuntzak egiten gaitu, haren arabera errealitatearen ikuspegi ezberdinak daude eta, nola ez, Mikel protagonistak etengabe gogoarazten digu hizkuntza herriaren arima dela. Tenka horretan, hain zuzen ere, mugitzen da Bakarne iktusaren ondorioz. Emakumezko protagonistaren identitatea ere krisian sartzen da, Bakarne izan baino lehen, Valentziatik Irunera gurasoekin heldu zen Soledad izeneko neska baitzen. Euskaltegian ikasten hasten da Mikel irakasle duela, eta euskarak eskaintzen dionaz ohartzen denean, euskaraz bizitzea (eta maitatzea) erabakitzen du. Alabaina, euskaldun peto-petoa izateko gaztelerari eta hizkuntza horrek besarkatzen duen guztiari uko egin behar die, kasurako aitari edota jaiotzetik hain esanguratsua den markari, izenari, alegia. Beraz, Soledad Bakarne bihurtzen da eta horrekin batera gaztelerako unibertsoari bizkarra ematen dio.

Afasiarena erronka bihurtzen da Mikelentzat, berriro ere Bakarne hizkuntza ikasteko egoeraren aurrean gazteleraren eta euskararen artean aukeratu beharrean dagoelako. Bakarneren ama, Valentziatik etorritakoa, gazteleraren alde lerrokatzen da eta erdaldunen mundua irudikatzen du; Mikel, ordea, euskararen defendatzaile amorratua da eta euskal giroaren ordezkaria. Hizkuntza eta pertenentziaren ideia uztartzen dira liburuan, antza, ezinbestekoa dena norbanakoak behar dituen egonkortasuna eta argitasuna lortzeko. Nire gusturako, mintzairaren eta identitate kulturalaren arteko harremana esplizituegi azaltzen da, eta narratzailearen hirugarren pertsonaren ahotsa gertutasuna eta enpatia lortzen saiatzen den bigarren pertsonarekin tartekatzen bada ere, bizitasuna falta zaio testuari, antzekoak diren ideiak errepikatzen direlako eta erritmoa sinplifikatzen delako. Agian horregatik, irakurle honek ere irakurketaren hainbat momentutan Bakarnerekin topo egin du Waterloo-ren eremuan.

Azken kritikak

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Hasier Rekondo

Telleria eta gero, zer?
Ernesto Prat

Javier Rojo

Iraganik gabe
Felipe Juaristi

Hasier Rekondo

Kristo irakiarra
Hassan Blasim

Mikel Ayerbe

Maitalea
Marguerite Duras

Aritz Galarraga

Ospa
Juan Luis Zabala

Estibalitz Ezkerra

Txoriak etortzen ez diren lekua
Alaine Agirre

Iker Zaldua

Jesusen eskola-egunak
John Maxwell Coetzee

Javier Rojo

Deserria haurtzaro
Maddi Zubeldia

Mikel Asurmendi

Patagoniara Hazparnen barrena
Kepa Altonaga

Alex Gurrutxaga

Txoriak etortzen ez diren lekua
Alaine Agirre

Igor Estankona

Pekineko kea
Beatriz Chivite Ezkieta

Javier Rojo

Azken patriarka
Najat el Hachmi

Mikel Ayerbe

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Hasier Rekondo

Artxiboa

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Urria 2016

Iraila 2016

Abuztua 2016

Uztaila 2016

Hedabideak