kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hitz Margotuak / Karlos Aretxabaleta / Mikel Manso / EME, 2016

Poesia gaztea Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-03-18

Azken bolada honetan badirudi poesiaren alorrean paradigma aldaketa gertatzen ari dela. Oraindik perspektibarik ez dugunez, ezin da esan aldaketa hauek funtsezkoak izango diren ala dena lehen bezala edo oso antzera geratuko den. Edonola ere, Karlos Aretxabaleta, Mikel Manso eta Jon Amorrorturen elkarlanetik sortutako liburu honek poesiak bere burua kokatzeko egiten duen ahaleginaren berri eman dezake. Poema liburu honek “Hitz margotuak” du izenburua, eta poesiaren eta marrazkigintzaren arteko dialektikatik sortutako lana da. Aretxabaletak eta Mansok letrak jartzen dituzte eta Amorrortuk marrazkiak. Eta liburuan bi osagaiek elkarri eragiten diote. Paradigma aldaketa horren haritik, liburuaren amaieran agertzen den testua adierazgarria izan daiteke. Bertan esandakotik ideia batzuk nabarmentzen dira. Adibidez, poema eta marrazki hauek plazaratzea hasiera batean mundu digitalean egin zela. Izan ere, badirudi poeta askok sarean aurkitu dutela beren obrak plazaratzeko toki egoki bat. Baina mundu birtuala ezegonkorra da oso, eta liburu honen egileek erabaki dute paperera pasatzea bere lanak, hodeian ezerezean lurrunduta gal ez daitezen.

Bestalde, egileek beren burua gazte moduan definitzen dute. Hirurak dira 1990ean jaioak. Baina gazte izatea jarrera moduan ulertu behar da kasu honetan. Gazteak dira, eta beraiek bezalako gazteentzat argitaratu dute liburu hau. Irakurle-ikusleekin gai batzuk, bizipen eta sentipen batzuk partekatzen dituztelarik, esan daiteke horiekiko komunikaziora bideratutako liburu bat dela. Alde honetatik begiratuta, poema batzuk oso zuzenak dira, pentsamenduak azaltzeko premiaz sortuak. Beste batzuk, ordea, hizkuntzaren soinuek sortzen dituzten ideien elkarketan oinarritzen dira, eta alderdi kontzeptuala hizkuntzaren alderdi fonikoaren menpean geratzen delarik, surrealismoa ekartzen dute gogora.

Liburu bakarra da, baina egileen arteko desberdintasunak nabaritzen dira.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak