kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak / Mikel Etxaburu / Erein, 2016

Mundura jaurtikia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-03-04

Liburu hau Mikel Etxabururen literatur ibilbidean hirugarren mugarria da, poesiari dagokionean. Gainera, nolabaiteko errekonozimendu instituzionala jaso du liburuak, Blas de Otero – Bilbo Uria poesia lehiaketaren irabazlea izan baitzen. Liburu honetan agertzen diren testuen oinarrian planteamendu existentzialista dagoela esan daiteke. Izan ere, existentzialismoaren inguruan idatzitako literaturan ohikoak diren bi jarrera agertzen zaizkigu poema hauetan. Lehenengo eta behin, bakardadearen sentimendua. Sentimendu honek alderik alde zeharkatzen du. Baina bakardadea ez dugu momentu jakin batean gizakiak pairatzen duen egoera moduan ulertu behar. Bakardadea egoera da, bai, baina kanpoko baldintzek markatzen duten egoera baino gehiago, bakardadea gizakiaren berezko ezaugarria da, bere izaerari dagokion ezaugarria. Berezko ezaugarri horren islak dira azalezko bakardade egoerak. Gizakia berez baitago bakarrik, bakardade hori nolabait gainditzeko ahaleginetan aritzen delarik. Besteekiko harremanak, ordea, gehienetan azalekoegiak izaten dira, eta haiekin sentimendu hori pixka bat leuntzea baino ez da lortzen normalean. Bakardade sentimendu honekin batera existentzialismoa gogora ekartzen duen bigarren osagaia mundura jaurtikia izateko sentsazioa dugu. Gizakia munduan dago. Baina mundu hau arrotz zaio askotan, bertan egokitzea ezinezkoa izango balitzaio bezala. Ingurua arrotz zaio gizakiari, eta inguru horren eta gizakiaren artean lubaki moduko bat altxatzen da. Bakardadearekin bezala, arroztasun sentimendu hau izaerazko ezaugarri moduan ulertu behar dugu, egoera horietan izaera bera islatzen bada ere. Poema hauetan, dena dela, ez da etsipenean jausten. Sentimendu eta sentsazio hauek markatuta, gizakiak begirada barnera biltzen du, kanpoko harrabotsari aurre egin diezaiokeen esentzialaren bila, horixe baita gizakiari dagokion benetako esparrua, non bere burua garatzeko aukera aurki dezakeen.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak