kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gernikako bonbardaketa euskal literaturan / Iratxe Retolaza Gutierrez / EHU, 2017

Gernika: zauria egokituz Jose Luis Padron / Bilbao, 2017-03

Herri baten oihu eta garrasia, Pablo Picassoren Guernica margolana era berean da gerraren aurkako ikur artistikoa, manifestu bakezalea, eta XX. mendeko margolanik ospetsuenetakoa, ospetsuena ez bada. Mende bateko adierazpen izugarria.

Soinudun margolana dela diote adituek. Pertsonaiek oihukatu eta jestikulatu egiten dute bonbapean hiltzen ari diren bitartean. Zezena hilketaren testigu, garrasi egiten duen zaldia, sarraskia, gora begira ahoa zabalik, ezpata apurtuta eta hilda gudaria, ama batek besoan duela hildako haurra, sutan dagoen etxe batetik ihesi doan andrea, eta abar, irudi bidez agertzen zaigu gerraren drama, krudelkeria. Gerra, berez, hori baita, osotasun baten haustura, fragmentazioa.

Gerra zibilak Euskal Herrian utzi zuen arrasto sinboliko nagusia, ezbairik gabe, Gernikako bonbardaketa da. Iratxe Retolazak gertaera lazgarri hark euskal poesian nola irudikatu eta adierazi den aztertu du Gernikako bonbardaketa euskal literaturan: errepresentazioa eta begirada poetikoak (Euskal Herriko Unibertsitatea) lanean. Euskal Herrian dantza, eskultura, musika, pintura, poesia eta literatura, kultur adierazpide horiek guztiek memoria historiko-politikoa memoria kulturala bihurtu dutela azpimarratzen du Retolazak, eta dimentsio bikoitz horretan jasotzen dugu jada Gernikako bonbardaketa. Hau da, Picassok Guernica artelana margotu zuenetik dimentsio bikoitz horretara bildu zela gertakari historikoa: dimentsio historiko-politikora, eta dimentsio kulturalera.

Eskaintzen digun antologia hautatu horretan, Retolazak gertakari historiko hura poesiagai nola bihurtzen den aztertzen du, ezinbestean, euskal olerkariek Guernica margolanaren eta Gernikaren bonbardaketaren inguruan eginiko irakurketan jarriz fokua. Eta ondorio garrantzitsu honetara heltzen da eta gara: Gernikako bonbardaketak eta Picassoren Guernica koadroak 80 urte bete dituztenean, haien memoriak eta balio sinboliko zein kulturalak, gerraren kalte eta ondorioak salatzen jarraitzeko beharrak, erasoturiko herriaren eta erasoturiko herritarren oihuak bizirauten dute eta berrasmatzen dira poesiaren bidez, egokituz garai eta jendarte berrietara.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak