kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua / Antonio Zabala / Mikela Elizegi / Hauspoa, 2017

Errotaren ondra Alex Gurrutxaga / Berria, 2017-02-19

Hauspoa liburutegiak aspaldi ez dela ekin dio Auspoa sailean argitaratuta zeuden zenbait liburu —zenbait perla ere esan genezake— berrargitaratzeari. Berezitasun nagusia, edizio oso zainduak izateaz gain, hizkeran dago: Auspoako testuak euskalkietan egon ohi ziren; Hauspoa liburutegian, berriz, euskara estandarrean agertuko dira —bertsoak izan ezik—. Sail berriko lehen lana Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin eleberri autobiografikoa izan da, 1964an argitaratua lehen aldiz. Argitara emandako bigarren lanak hirugarren edizioa du hauxe, eta ongi merezia luke perla edo bitxia deitzea: Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua.

Antonio Zavala nekagaitzak Mikela Elizegiren hitzak grabatu eta testu gisa atondu zituen, eta hala sortu zen liburua. Beharbada, Zavalak Elizegiren hitzak grabatu zituenean, espero zezakeen hizketagai nagusia aita, Pello Errota bera izatea. Baina kontua da liburu honetan bertsolariaren irudia baino gehiago dagoela. Bernardo Atxagak hitzaurrean esaten du lan hauen balioa “errealitatearen alderdi guztiak azaltzeko gaitasunean” dagoela. Nago Atxagaren ideia hori lotua dagoela Pello Esnalek inoiz “bizi-mundua” deitu izan duenarekin; eta horixe da, hain justu, liburu honetan azaleratzen dena: mundua ikusi, ulertu eta azaltzeko modua ez ezik, munduarekin harremanetan jartzeko modu jakin bat. Elizegiren kontakizunean bistaratzen dira bizimodua eta ohiturak, sinesmen eta usadioak, gertakizun eta pasadizoak: zakur amorratuena, azken gerrate karlistakoak, lapurretak, emigrazioa, kintoak eta soldaduska, ezkontzak, eta abar.

Bizi-mundu horren ezaugarrietako bat, munduko hainbat tokitan errealismo magikoak edango zuena, errealitatearen eta fantasiaren arteko mugen lausoa da —ez da kapritxoz hitzaurrea Atxagak idatzia—. Elizegiren kontakizunean ez dira falta sorginak, salutadoreak eta arima hilak, eta ez dira dekorazio hutsa, baizik oraindik bazter batera erabat apartatu gabe zegoen lehengo sinesmen zaharraren aztarrena.

Ezin da aipatu gabe utzi Mikela Elizegiren euskarak berak daukan balioa ere: ez ditu inoiz jatortasuna eta txinparta galtzen, eta, batez ere, oso eraginkorra da mezua indar betez transmititzen. Hitz gutxirekin asko esaten du, zehatz, eta formulen eta esaeren erabilera aberatsa da ezin gehiago. Bertsoei erreparatuz, Mikelak aitaren bertsoak ez ezik, bereak ere hartzen ditu gogoan. Adibidez, kontakizunera dakar Uztapideri bota zion bertso ederra: “Pobriak jaio eta/ pobriak biziyak,/ iñork eztit ukatzen/ eman nai guziyak,/ nunbait izango ditut/ danak mereziyak,/ zor-artzekotan kito,/ Jaunari graziyak”. Eta horretan ere, bertsolari klasikoen trazarekin, nabaria da ideien kondentsazioa eta puntuen arteko trinkotasuna.

Atxagak sarreran dioen bezala, literaturaren ikuspegi aristokratikoa daukanarentzat, edo are ikuspegi komertziala daukanarentzat, literatura hau ikusezina izango da akaso. Baina esan dezagun argi: hala bada, akatsa ez da objektuarena, ikusmen eskasarena baizik. “Errotak, ondra izango badu, soinua behar du”, dio Mikela Elizegik; bada, gustu baduzu, ez dauka Errota honek soinu gozoaren faltarik.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak