kritiken hemeroteka

6.774 kritika

Azken kritikak

« | »

Sator lokatzak / Jon Arretxe / Erein, 2016

Bilbo marjinatua Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-02-04

Jon Arretxek, bere azken nobelan, Toure ikertzailearen istorioen beste entrega bat eskaintzen du. “Sator lokatzak” izenburuarekin bataiatu du liburu hau, eta argumentuaren aldetik izenburu horrek gauza handirik argitzen ez badu ere, giroa behintzat nahiko ondo adierazita geratzen da izenbururako hautatu dituen hitzetan. Toure ezaguna da dagoeneko Arretxeren aurreko nobelak irakurri dituenarentzat. Afrikarra da jatorriz, eta Bilboko San Frantzisko auzoan bizi da, batzuetan ikertzaile pribatuaren papera betez. Bizirautea helburu duelarik, auzoko gertakari batzuk argitzen saiatzen da, diru apur baten edota mantenuaren truke. Bitartean, nahi gabe, behartuta dago inguru hartan zelatatzen dagoen ertzain baten aginduak betetzera, ertzain hau, Toure-ri buruzko sekretu baten jabe denez, afrikarraz baliatzen baita bere legea inposatzeko. Hauxe da planteamendu orokorra, eta testuinguru honetan auzoan zehar mugitzen diren pertsonaien gorabeheren lekukoa izango da irakurlea. Toure, alde batetik, lapurketa txiki bat argitzen saiatzen da, ikertzaile ospeari dagokionez. Baina bere lagunekin batera beren bizitzak kontrolatzen eta erabiltzen ari den ertzain horren kateatik askatzeko ahaleginak egingo dituzte. Nobela beltzaren esparrukoa da liburu hau, eta intrigak garrantzi handia duelarik ez da komenigarria argumentuaren aldetik gauza gehiago esatea, spoilerrik egin ez dadin. Nobelan nagusi den ikuspuntua eta bertako giroak inplikatzen duena, dena dela, aipatu daitezke. Aurreko nobeletan gertatzen denarekin konparatua Tourek eskaintzen duen ikuspuntuan aldaketa ikusgarria dagoela iruditu zait. Aurreko nobeletan pertsonaia honek harridura erakusten zuen, ulertezina begitantzen zitzaion munduaren aurrean. Honetan, ordea, eszeptizismoa nagusi da. Pertsonaiak oso ondo ulertu du zein den bere lekua, eta horren arabera jokatzen du. Giroari dagokionez, “besteen” bizitzak kontatzen direnez, marjinazio mundua da nagusi, Bilboko beste biztanleek ezagutzen ez duten mundu paraleloa. Aurreko nobeletan umorearen aztarnaren bat aurki liteke. Honetan, dagoeneko, ez. Izan ere, krudelegia da mundu paralelo hori.

Azken kritikak

Azken zakatzak
Martxel Mariskal

Hasier Rekondo

Gelditu zaitezte gurekin
Ana Malagon

Mikel Ayerbe

Koadernoa zuri
Arantxa Iturbe

Estibalitz Ezkerra

Poesia kaiera
Adrienne Rich

Aitor Castro

Nola heldu naiz ni honaino
Kattalin Miner

Javier Rojo

Koadernoa zuri
Arantxa Iturbe

Javier Rojo

Kristo irakiarra
Hassan Blasim

Iratxe Retolaza

Qissat: Palestinako emakumeen ipuinak
Askoren artean

Alex Gurrutxaga

Kristo irakiarra
Hassan Blasim

Ibon Egaña

Maitasunaren indarra
Gabriel Korta

Igor Estankona

Nola heldu naiz ni honaino
Kattalin Miner

Hasier Rekondo

Herioren mandataria
Joseba Lozano

Mikel Ayerbe

Kixotenean
Iñigo Astiz

Javier Rojo

Azken zakatzak
Martxel Mariskal

Gorka Bereziartua

Artxiboa

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Urria 2016

Iraila 2016

Abuztua 2016

Uztaila 2016

Ekaina 2016

Maiatza 2016

Hedabideak