« Azken patriarka | Bilbo marjinatua »
Odola / Gatza / Musua / Irati Jimenez / Txalaparta, 2016
Jakintza jostailu bihurtua Xiker Belamendia / Gara, 2017-02-04
Ez da literatura, ez hitzaren zentzu hertsian behinik behin. Ez eta kazetaritza oinarri duten aldizkari tematikoak ere. Bi formatuon arteko hibrido interesgarria dakarkigu Txalaparta argitaletxearen eta Irati Jimenezen artean osatu duten “esperimentu” berezi honek. Kazetaritzatik gertu dauden eta literaturatik (zentzu onenean) ere edan duten liburuki tematikoak dira “Odola”, “Gatza” eta “Musua”. Tematikoak, diogu, Jimenezek 2011n egoera ekonomikoaren —eta Nafarroako Gobernuak diru laguntzak ukatu izanaren— eraginez ateak itxi zituen “Nabarra” aldizkarian abiatu zuten proposamen bati heldu diolako liburukion testuak osatzeko: hartu gaitzat elementu zehatz bat —odola, gatza eta musua kasu—, begiratu historian zehar izan duen garrantziari, eman zaion erabilerari, haren inguruan bildu diren kondairei, zientzian izan duen eraginari, gizarteari ekarri dizkion onurei (eta kalteei)… eta pasatu informazio hori zure galbahetik, irakurleari entretenigarri egingo zaizkion testuak osatzeko.
Hala, esaterako, Jimenez naturaltasun beraz mintzo zaigu porfiriaz, Bloody Maryren mitoaz edo hilekoaz “Odola” izeneko liburukian, berezko duen ironia finari ere tartea emanez. Eta irakurleak zer pentsatu izango du “Gatza” liburukian historian zehar mineral honek izan duen garrantziaz jabetzen denean.
Ziurrenik, jakintza modu entretenigarrian ematea da liburukiok duten bertuterik nabarmenena, baina diseinua ere ez da atzean geratzen. Aipamen berezia merezi du “Nabarra” aldizkariko arte zuzendari izan zen eta Txalapartaren argitalpen gehienen azalak egiten dituen Esteban Montoriok, berea baita irakurle-behatzaileak esku artean duen artefaktuaren diseinua: sukalde onenetatik ateratzen diren platerek bezala, irakurleak begiekin ere jaten duela ondo daki Montoriok eta hortik Jimenezen testuak ilustratzeko baliatu dituen ilustrazio, teknika eta baliabideak. Testuei lagundu ez ezik, haien osagarri bilakatzen da diseinua.
Laburbilduz, inguratzen gaituenarekiko jakin-mina duen ororentzat bilduma aproposa. Orain, bildumaren hazia irakurleengan ernatzen den ikusi behar.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo