« Garbiketa propio bat | Bob eta Arthur »
Bitakora kaiera / Ibon Sarasola / Erein, 2016
Bitakora kaiera German Esparza / http://katakrak.net, 2017-01-31
Ezagutuko duzu Ibon Sarasola (Donostia 1946). Euskadi Irratian entzuten duzu goizetan, agian. Zehazki hiztegi entzutetsuaren egilea izan zen 2005ean. Baina literaturari buruzkoak ere idatzi ditu aspalditik. Baina bere lan zentralena izan da Orotariko Euskal Hiztegia zuzentzea.
Egin daiteke liburu honen bestelako iruzkin bat. Baina nik, liburu saltzaile gisa, bi erantzun bilatu ditut liburu honetan. Lehena da: norentzako da interesgarria Bitakora kaiera? Hiru publiko potentzial ditu. Lehena da ni bezalako jendea: euskara ikasten ari dena. Umetan euskararekin harremanik izan duena. Ez dakiena euskara batua nola sortu zen. Zeintzuk diren euskara batua sortzeko pasadizoak, historia eta istorioak, une kritikoak, kasualitate positiboak. Bigarren irakurle potentziala da berrogei urtetik beherako euskalduna (berdin euskaldun zaharra izan ala eskolan euskaldundu dena). Eta hirugarrena berrogei urtetik gorakoa: alegia, euskara batuaren prozesua ezagutu zuena. Zeren ezagutu arren liburu honek klabe estrategiko berriak emango dizkio.
Bigarren galdera da: zer eskainiko dio liburu honek irakurleari? Adibide batekin erantzungo dizuet. Ibon Sarasola dibulgatzaile handi bat da. Bill Bryson izan daitekeen bezalakoa. Brysonekin berdin zaizu hitz egiten dizun munduaren eta bizitzaren sorreraz, Shakespearez ala Australiaz. Bada Sarasola antzekoa da. Esplikatuko dizu zergatik esaten dugun krokodilo eta ez kokodrilo, zergatik iritzi eta ez eritzi, batzuk eta ez batzu. Zergatik agertu diren sukaldatu (48.or.) edota oparitu bezalako aditzak. Ze ibilbide dialektal egin duten emendakin bezalako hitzek: Iparraldean gehigarri edo eranskin esan nahi zuen, baina zuzenketa (gaztelaniazko enmienda) gisa zabaldu dira azkenean (52.or.).
Bada hau da liburuan topatuko duzuna. Hau eta, noski, batuaren eta euskalkien inguruko iritzi probokatiboak (73.or), euskarazko ekoizpenean oinarritutako argudiaketekin. Ezinbestekoa egungo euskararen inguruko eztabaiden mapa bat izateko.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera