« Franco hiltzen | Kondentsazioa »
Hamaika euskal literato eta Jainkoa / Sebastian Gartzia Trujillo / EHU, 2016
Literatura eta erlijioa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-01-28
Euskal literaturaren historia, gainetik bada ere, ezagutzen duen edonor topatuko da erlijioak literatura honen garapenean izan duen eraginaren garrantziarekin. Jakina, euskal literaturan agertzen zaiguna gizartearen isla delarik, erlijioa Euskal Herria definitzeko osagaitzat ere hartu izan da. Ez hain aspaldi, adibidez, “euskaldun fededun” bezalako parekatzeak egiten ziren. Gai hauetan, dena dela, euskal gizarteak aldaketa ikusgarria izan du azken hamarkada hauetan, eta gaur egun behaketa txiki bat egitea nahikoa da konturatzeko erlijio kontuek galdu dutela erdiguneko presentzia hori gure kulturan. Erlijioaren aldetik, indiferentzia da nagusi gaur egun. Edo beste hitzetan esanda, deskulturizazioa. Baina norberaren sinesmenak alde batera utzita, begi-bistakoa da euskal literaturaren historia ulertzeko osagai erlijiosoa kontuan hartu behar dela. Hauxe da egoera, eta Sebastian Gartzia Trujillok argitaratu duen saiakera liburuak, “Hamaika euskal literato eta Jainkoa” izenburuarekin argitaratu denak, deskulturizazioak ekar lezakeen hutsunea betetzen lagundu dezake. Gartzia Trujilloren saiakera mardul eta sakon honetan XX. mendean euskal literaturaren historia markatu duten hamaika idazleren literatur lanak aztertzen dira eta bertan osagai erlijiosoaren presentzia azaltzen da, Jainkoaren irudia erdigunean jarrita. Gartzia Trujillok aztertzen dituen idazleetarik batzuk erlijio-gizonak ziren, berak hain ondo ezagutzen duen Domingo Agirre, edota Lekuona edo Gandiaga lekuko. Beste batzuek, erlijio-gizonak izan ez arren, katolikotzat daukate beren burua. Badago beste hirugarren multzo bat. Bertan sartu daitezke sinesmenak direla-eta dudak eta kezkak dituztenak, nolabaiteko transzendentzia bilatzen dutenak, Eliza Katolikoak errepresentatzen duen sistema barruan eroso egon ez arren. Eta baten bat ateotzat jo badezakegu ere, bere ateismoaren markoa erlijioa bera da. Erlijioa funtsezko osagaia izan da euskal kulturan, eta hau ulertu ezean ezin izango dugu euskal literaturaren garapena ulertu.
Biennale
Beatriz Chivite
Igor Estankona
Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea
Peru Iparragirre
Azala erre
Danele Sarriugarte
Javier Rojo
6012
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Filiala
Sergei Dovlatov
Joannes Jauregi
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Iratxe Esparza
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez
Hasier Rekondo
Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau
Javier Rojo
Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen
Peru Iparragirre
Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui
Aritz Galarraga
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Javier Rojo
Zauri Bolodia
Oier Guillan
Aiora Sampedro
Azala erre
Danele Sarriugarte
Joannes Jauregi
Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana
Iratxe Esparza