kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Franco hil zuten egunak / Koldo Izagirre / Susa, 2016

Keinu xumeen politika Ibon Egaña / Deia, 2017-01-21

Koldo Izagirreren literaturak hain berea duen fikziozko unibertsora garamatza ostera ere Franco hil zuten egunak ipuin bilduma berriak. Pasaiako portualde industriala, Donostia, Errenteria eta inguruak, eta bertako herritar arruntak dira protagonistak frankismoaren azken urteetan kokatutako kontakizunotan. Ipuinetako gertaerak ez dira historia liburuetan jasotzekoak, baina Izagirreren narrazioetako pertsonaien erabaki, ekintza eta jarrerek badute beti dimentsio politiko bat, agerikoagoa batzuetan, lausoagoa bestetan, eta hor dago, keinu txikien itzal politiko eta sinboliko nabarretan, ipuin eta pertsonaia hauen indarra.

Gizon gazteak dira pertsonaia gehienak: futbol talde afizionatu edo profesionalagoetako kirolariak, Saharara espainiar armadarekin soldadu joanak, ikasleak… eta beren keinu txikietan jokatzen dira ipuinetako gatazkak: irakasle frankistari aurre egitea erabakitzen du ikasleak, fusilatuen omenez xingola beltza eramatea futbolariak, manifestaziora beharrean partidura joatea nerabeak. Sarritan frankismoaz egindako irakurketetan gertatzen denaz bestera, pertsonaia argilunez beteak garatu ditu Izagirrek. Ez dira kontzientzia politiko gabeko “garaiaren biktima” errukarriak, baina kontzientzia politikoa izateak ez ditu ez heroi eredugarri ez antiheroi ergel bihurtzen.

Kolonizatuaren alde paratu nahi duen soldadu kolonoarena, Erregimenarekin kolaboratu eta aldi berean harekiko kritiko itxurak egin nahi dituen idazlearena edo gurasoek gerran izandako bandotik beste bandora aldatzen den gaztearena dira istorio hauetako batzuk. Ideologiaren eta diktadurako egunerokotasunaren artean sortzen diren talketatik elikatzen eta aberasten dira, izan ere, ipuin ugari.

Narrazioen konplexutasun eta aberastasuna, pertsonaien ñabarduretatik ez ezik, kontakizunen egituratik ere badator. Ipuinotan, egia dakien eta errealitatearen bere ikuspegia ezartzen duen egile gisa agertzeari uko egiten dio Izagirrek, eta horren ordez geruzak eskaintzen dizkio irakurleari, tarteka aurrez aurre, bestetan gainjarrita, hurrena ondoz ondo dauden narrazio-geruzak. Era berean, frankismoaren azken urteetako diskurtso-geruzen polifonia jasotzen dute ipuin hauek: erregimenaren laudoriozko prosa barrokoaren parodia, erretorika iraultzailea, polizia-galdeketaren hoztasuna edo kaleko erregistro euskalkiduna, besteak beste. Argazkilariak, soinu-teknikariak eta kronikagileak dabiltza ipuinotan barrena, idazlea bezala garaiaren testigantza jaso nahian, eta iraganaren eta geure artean zenbat kontakizun-geruza dauden gogoraraziz.

Konplizitate handia eskatzen dio Izagirrek irakurleari beste behin ere, hari baitagokio geruzak hartu eta ipuinaren hezurdura osatzea, elipsiak betetzea, hizkuntza literario bakana deskodetzea. Neuk borrokan aritu behar izan dut hainbat narraziorekin, eta tarteka ez dut jaso egindako ahaleginaren neurriko gozamenik. Bestetan, ordea, ahaleginaren truke, aro bati kaleidoskopio eder eta konplexu batetik behatzeko aukera eman didate ipuinok.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak