kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Muga / Felipe Juaristi / Juan Ramon Makuso / Pello Otxoteko / Aritz Gorrotxategi / El Gallo de Oro, 2016

Hitzaren bidelagunak Jose Luis Padron / Bilbao, 2017-01

Gallo de Oro argitaletxeak Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategiren poemak biltzen dituen antologia kaleratu du, Muga izenburuarekin.

Felipe Juaristik zazpi poesia liburu idatzi ditu, horien artean Galderen Geografia, Aingeruaren Angelua eta Piztutako Etxea. Juan Ramon Makusoren lanen artean Hiri gorazarre, Huntza hezur berritan edota Hitzak argi liburuak daude. Pello Otxotekok Haraindiko begiradaren bila, Itzalaren ñabarduretan edo Anphora baita bezalako lanak argitaratu ditu. Eta Aritz Gorrotxategiren poesia lanen artean Zaldi hustuak eta Hariaz beste poesia liburuak aipa daitezke.

Lau sortzaile euskaldun horiek orain liburu bakarrean elkarrekin ez da kasualitatea, 2008az gero, Pentsamenduaren Poesia jardunaldiak lotuta baitaude, jardunaldien bultzatzaileak ere diren aldetik, eta, dena ondo bidean, bederatzigarren edizioa burutuko dute ateak ireki berri dituen 2017 honetan. Lau idazleen arteko harremana sendotu egin da, beraz, eta Muga liburua horren froga da.

Lehenik eta behin, Muga elebiduna dela zehaztu beharra dago. Gurean ez da hain ohikoa liburu elebiduna ateratzea, eta euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean kaleratu dute, hizkuntza bien arteko mugak gainditzeko, zubiak eraikitzeko.

Liburuan lehendik idatzitakoak eta poema berriak daude, propio egindakoak, eta Juan Manuel Uria editoreak kronologikoki osatu ditu. Bilduma modukoa da, borobila, egile bakoitzaren poesia partikularrarekin, bakoitzaren ñabardurekin, baina giza-katearen transzendentzia izpiritual berean oinarritua.

PostModernotasun honetan hitzaren duintasuna berreskuratu nahia eta, zalantzaz zalantza, giza ezagutza bilatzen duten poemak, hariak eta muturrak elkarren artean hizketan jartzen dituzte lau poetek eta euren lanak, euren hitzak, euren ahotsak, gauza bera diren poesiaren eta bizitzaren argia bilatuz beti ere.

Poesiak bizitza transmititu behar du, bestela huts egiten du. Eta poeman esaten dena zenbat eta egiazkoagoa izan, orduan eta biziagoa izaten da poesia. Muga antologia bizitzea tokatu zaigun garai honen egia konkretu bat da.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak