kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Begoñaren itzalpean / Jose Inazio Basterretxea / Elkar, 2016

Denak ez ziren garaile suertatu Estibalitz Ezkerra / Gara, 2016-12-24

Gerran eroritako erreketeen omenez antolaturiko meza amaitu eta jarraian, atentatua burutu zuen Bilboko falangista talde batek Begoñako basilikaren aurrean 1942ko abuztuaren 16an. Garai hartan Francoren erregimenaren barruan Armadaren ministro zen Jose Enrique Varela jenerala akabatzea omen zuten helburu, baina onik atera zen hura. Falangistek jaurtitako granadaren ondorioz zenbait pertsona zaurituta gertatu ziren, ordea. Atentatuan parte harturiko falangistetako bi heriotzara kondenatu zituzten, Juan Jose Dominguez eta Hernando Calleja —azken horri zigorra barkatu egingo zioten gerran hanketako bat galdu zuelako— eta Francok eragin handiko hiru ministro, haien artean bere koinatua, kargugabetu zituen Falangeari emandako babesagatik. Begoñakoak diktaduraren lehen urteetan gerran garaile atera zirenen arteko tirabirak eta botere borroka agerian utzi zituen, baina ordukoak gutxitan azaldu ohi dira gerraosteari buruzko kontakizunetan. Haiei heltzen die Jose Inazio Basterretxeak “Begoñaren itzalpean” azken nobelan.

Ez da lehen aldia Basterretxeak gerra zibila hizpide duena. “Mandatariaren gerra” (Elkar, 2008) lanean 1938an Pirinioetan Francoren aldekoen kontra gogor borrokatu zen Errepublikako 43. dibisioaren ingurukoak jorratu zituen. “Azken tranbiaren itzala” (Elkar, 2011) lanean, berriz, 1938ko uztailean faxistek Bilbo hartu zutenetik urtebetera hirian nagusi zen miseria azaltzen du. Aurreko lan horietan bezala, “Begoñaren itzalpean”-ek bi hari narratibo uztartzen ditu: bata iraganean kokaturik dago, 1942an zehazki, eta Bilboko falangista talde baten nondik norakoak azaltzen dizkigu. Francoren agintearekin pozik egon ez eta Jose Antonio Primo de Riveraren ikuspegi politikoa berreskuratzeko helburua dute edozein bitarteko erabilita, indarkeria kasu, Primo de Riverak berak ontzat joko zuena. Falangista horien artean daude Eugenia Garcia, semea eta senarra gerraren ondorioz galdu dituen aberaskumea, eta Joaquin Anton, Bilboko talde falangistari laguntzeko Andaluziatik heldutako gerra beteranoa, Dominguezengan oinarritua hura. Bigarren hariak, berriz, 1986ko udaberrira garamatza eta Kelen Schultz izeneko emakumearen gurasoak —lehen hariko Eugenia Garcia eta Joaquin Anton— bilatzeko Alberto Barandiaran detektibeak zabaldutako ikerketa azaltzen du.

Aurreko lanetan bezala historia ez zaigu bere horretan azaltzen “Begoñaren itzalpean”-en, fikzionatuta baizik, gerraosteko lehen urteetan Bilbo inguruan zebiltzan falangisten bizipenetan sakontzearren. Alderdi honek egiten du nobela interesgarri, hain zuzen, ohiko dikotomiak (irabazle / galtzaile, on / gaizto) gainditu eta egoeraren zein haren parte izan zirenen konplexutasuna azaltzen duelako. Konplexutasun horrek ez du erlatibotasunera eramaten, hots, ez ditu gertaerak aldatzen haiek itxuraldatzeraino. Aitzitik, letra larriz idatzitako historia horren barruan beste historia batzuk ere badaudela agerian uzten du —Errepublikaren kontra altxatu ziren horiek ez zuten talde homogeneoa osatzen eta haien arteko aldeak handitu ziren gerraostean—. Ez da hain interesgarria, ordea, bigarren haria garatzeko hautaturiko generoa. Nobela beltz klasikoaren elementu guztiak dituen aldetik —bizimodu gorabeheratsua daraman detektibea; senarraren tratu txarra pairatzen duen erakargarria bezain misteriotsua den emakumea; detektibearekin maitasun / gorrotozko harremana duen poliziaburua, kasuaren alderdi teknikoetan detektibeari lagunduko dion unibertsitate irakasle jakintsu bezain eszentrikoa— aldez aurretik antzeman daiteke zein izango den amaiera.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak