kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Begoñaren itzalpean / Jose Inazio Basterretxea / Elkar, 2016

Urte ilunak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-12-24

Gerra Zibilaren ostean, zehazki 1942an, Bilbon falangista atzuek gertakari bitxiak protagonizatu zituzten Francoren ministro baten kontra. Izan ere, falangista horiek atentatu batean hiltzen saiatu ziren ministroa, ez baitzeuden ados erregimena hartzen ari zen bidearekin. Ia-ia surrealista ematen duen gertakari honetan oinarritu du Jose Inazio Basterretxea Polok “Begoñaren itzalpean” nobela. Gertakari surrealista eta gutxitan aipatzen zena, antza denez inori ez baitzitzaion interesatzen Gerra Zibilaren ostean irabazleen arteko tirabirak eta kontraesanak agertzea. Irabazleen ahuleziak erakusten zituen horrek, baina Francoren erregimenaren aurkako atentatuaren egileak falangistak izan zirela aitortzea ere ez zen oso erosoa galtzaileentzat.

Ezkutuko memoriari astinalditxo bat eman dio Basterretxea Polok nobela honetan gertakari horiek gogoratzean. Alde batetik, kontuan hartu behar dugu liburua gure artean guztiz ohikoa bihurtu den Gerra Zibilaren eta honen ondorioen memoria plazaratzeko joeraren barruan kokatu daitekeela. Azken urte honetan, horri buruzko hainbat froga ikusi ahal izan ditugu euskal literaturan. Baina bestalde, irabazleengan zentratuta, liburuan kontatzen zaigunak desberdina izateko meritua dauka. Argumentua aurrera eramateko, idazleak bi hari narratibo eraikitzen ditu. 1942. urteko gertakariak oinarri, historian ilunpetan geratutakoa nobelatzen duten atalak dauzkagu. Eta honekin batera, 1986an Barandi izeneko ikertzaile pribatu euskaldunak egiten duen ikerketa dugu, emakume suitzar batek aginduta, honen gurasoen bila dabilelarik. Bigarren atal hauek bestearen ondorioak dira eta gerra osteko gertakariak azaltzeko balio izango dute.

Nobela beltzaren topikoak erabiltzen dira idazlanean, batzuetan parodiaraino eramanda topiko horiek, benetako gertakarietan oinarrituta egon arren, hemen fikzioa baita nagusi. Liburu dibertigarria iruditu zait, baina batzuetan argumentua nahasi xamarra izanda, gertakarien haria jarraitzea pixka bat zaila suerta daiteke. Hau ere guztiz normala, literatura beltzean.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak