« Fededun bizigabearen aroa | Geure ifrentzu ote gara? »
Airearen isla / Mikel Hernandez Abaitua / Elkar, 2016
Amodioaren inguruan Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-12-30
Mikel Hernandez Abaituaren azken eleberriari definizio laburra eman beharko balitzaio, irakurleak “Airearen isla” izenburuko testu horretan zer aurkituko duen identifikatzeko erabilgarria, komedia erromantikoa erabiliko nuke, batez ere zinearen bidez hedatu den narrazio genero horrek proposatzen dituen topikoek lekutxoren bat baitute liburu honetan. Argumentuaren hari nagusia ildo horretatik doa. Era ia modu parodikoan honela laburtu daiteke nobela honetako istorioa: Josebak Irati ezagutzen du, maiteminduta geratzen da eta amodio istorio hau aurrera joan dadin gorabehera asko agertzen dira. Jakina, hezurdura izatera ere heltzen ez den eskema narratibo topiko hau osatzea da kontua. Joseba, adibidez, gizon heldua da, irrati-esataria eta literatur kritikoa. Argitaletxe batetik egiten dioten eskaera onartuta, argitaratzaile moduan hasiko da lanean. Iratik autobusa gidatzen du Donostian, eta autobusean gertatutako kasualitatezko topaketa baten ondorioz hasiko da harremanetan Josebarekin. Emakume honi opera asko gustatzen zaio. Harreman honek planteatzen duen eskema aprobetxatuta, gauza askori buruz hitz egiten da: operari buruzko azalpen zehatzak ematen dira, adibidez, edota txirrindularitzaren inguruko istorioak kontatu (Joseba kirol honen zale porrokatua da-eta); bidaiak egiten dituzte eta bidaia horietan ia gida turistiko baten xehetasun eta zehaztasunez hitz egiten dute bisitatzen dituzten tokiei buruz… Eta Joseba hasieran literatur kritikaria eta gero argitaratzailea delarik, gure literaturaren mundutxoan gertatzen diren xixtrinkeriez ere hitz egiten da, hori bai, protagonisten benetako izenak eta zenbait ezaugarri aldatuta. Gauza horietaz guztiez hitz egiten delarik, ia ezer ez dela gertatzen dirudi, izan ere, ematen baitu pertsonaien erlazio afektiboa aitzakia baino ez dela beste hainbat gai aipatzeko. Edo beste hitz batzuetan esateko: pertsonaiek beren bizitzak betetzen dituzte halako kontuei tokia utziz, eta haien bizitzetan benetan garrantzia duena (bakardadetik urrunduko dituen amodioa) azalean geratzen da. Gizaki postmodernoaren patua alegia: bigarren mailakoaren eta funtsezkoaren arteko leku trukatzea.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera